"20 urte euskaraz Interneten" Jardunaldia

Bilbao 2021(e)ko Azaroak 26
  • "20 urte euskaraz Interneten" Jardunaldia

Sustatuk 20 urte bete ditu eta jardunaldi batekin ospatuko dute Bilbon, azaroaren 26an ostiralarekin, arratsaldez. 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldiak bi parte izango ditu, jardunaldia propio, eta gero ospakizuna (urtebetetzeak merezi duelakoan). Egitaraua zehaztu dute jada eta jarraian daukazue.

Topaketa izango da Bilboko Zorroutzareko Bilbao AS Fabrik eraikinean, Mondragon Unibertsitatearen kanpus edo egoitza berri-berrian.

EGITARAUA

Jardunaldia

16.00 HARRERA. Eneko Astigarraga (CodeSyntax), Luis Berasategi (Bilbao AS Fabrik), Maite Goñi (ekitaldiko aurkezlea).

16.15 MAHAINGURUA: 20 URTE ZAHARRAGO. Sustatu (Luistxo Fernandez), Euskarazko Wikipedia (Iñaki Lopez de Luzuriaga),Armiarma (Patxi Gaztelumendi), Dantzan (Oier Araolaza)

17.15 PECHAKUCHA erako hitzaldi azkarrak.

18.15 HITZALDIA: Partehartzea eta eztabaida Interneten. Goizalde Landabaso eta Leire Narbaiza.

19.15. Jardunaldiaren amaiera.

Ospakizuna

19:30 Ospakizuna

Crossover ikuskizuna: Behingoz Xerezaderen Hitza. Maite Goñi (Gaurko Hitza) eta Ana Morales (Xerezaderen Artxiboa).

Sustaturen izenean, eskertza eta matraka: Luistxo Fernandez.

Agurra. Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua)

Aperitifa.

Musika: DJ Puercoespine.

Gehiago

Nola iritsi eta detaile gehiago, prestatu duten orrian. Izen-ematea laster irekiko dute, baina aforo estu eta mugatuak izango dira halabeharrez. Traola #20urte izango da.

Antolatzen du CodeSyntax-ek eta babesleak dira Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bilbao AS Fabrik.

sustatu.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko Azaroak 26
  • Ordutegia16:00
  • LekuaBilbao As Fabrik
    Bilbao
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana