Ur mara Egonaldiak - Arte eta Natura

Alkiza 2022(e)ko ekainaren 27(e)tik 2022(e)ko uztailaren 2(e)ra
  • Ur mara Egonaldiak - Arte eta Natura

Ur mara egonaldiak – Arte eta natura

Egonaldi honetan instalazio artistiko bat egingo dugu. Lehenik eta behin, Koldobika Jauregiren lana ezagutuko dugu eta praktika artistiko ezberdinen inguruko gakoak eta aholkuak argituko dizkigun aditu baten bisita ere izango dugu.

Diseinua eta amaierako proiektua garatzeko hainbat teknika, material eta prozesu ezagutuko ditugu.

Geure papera eta pinturak egingo ditugu gure zirriborroak egiteko, eta grabatuak, eskulturak, ehunak eta abar erabiliko ditugu.

Banakako lanez gain, instalazio artistiko bat egingo dugu parte-hartzaile guztien artean.

 

Artea gustuko duten pertsona guztiek har dezakete parte jarduera honetan

Materiala prezioan sartuta dago eta bazkaria ere bai.

Bi egonaldi eskaintzen dira:

- Ekainaren 27tik uztailaren 2ra

- Uztailaren 18tik 23ra

Prezioa 250 €-koa da.

Parte hartzaileek Alkizan hartu dezakete ostatu, eta prezioa 20 €-koa da gaueko.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero:

https://www.urmara.com/egonaldiak-egonaldiak /

Edo 609465942 telefonoan (Koldobika)


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2022(e)ko ekainaren 27(e)tik 2022(e)ko uztailaren 2(e)ra
  • Ordutegia10:00 - 17:00
  • Lekua Ur mara Museoa
    Azaldegi Bailara, 18
    Alkiza
  • Zenbatekoa250 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Ur mara Museoa

Non

Euskadi, auzolana