Euskal etnopoloa 2022: "Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute?"

Baiona 2022(e)ko ekainaren 23(e)tik 2022(e)ko ekainaren 24(e)ra
  • Euskal etnopoloa 2022: "Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute?"

Euskal Kultur Erakundeak eta ARI-CNRS erakundeak Euskal etnopoloa labelaren babesean antolatzen duten 2022ko kolokioa ekainaren 23an eta 24an iraganen da Baionako Euskal Museoan. "Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute?" galderatik abiatuz, kultura eskubideen inguruko erronkak eta perspektibak eztabaidatuko dira karia hortara. Sartzea dohainik da. Izena eman behar haatik, ekainaren 17a baino lehen.

Kultura eskubideak baloreak dira baita legediak zehazten dituen eskubideak, norbanakoari zuzenduak.

Horretarako, jardunaldi hauek kultura eskubideak galdezkatzen dituzte hiru prismatik: hauen eraikuntza juridikoa eta instituzionala zein izan den, ondotik, nola politika publikoetan baliatuak diren, eta azkenik, komunitateei uzten dieten lekua.
Galdera desberdin hauei erantzuteko, ikerlariak, politika eta elkarte munduko pertsonak, baita artistak elkartuko dira Baionan topaketa horietan.

Sartzea dohainik da. Haatik izena eman behar da ekainaren 17a baino lehen.

Oharra: hitzaldi guziak grabatuak izanen dira eta sarean emanak uda bukaeran gure webguneko euskal etnopoloaren atalean.

.eke.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana