Travellin' Brothers

Leioa 2022(e)ko irailaren 23(e)tik 2022(e)ko irailaren 24(e)ra
  • Travellin' Brothers

Travellin' Brothers taldeak European Blues Challange 2015 lehiaketa irabazi zuen Bruselan (Europako musika-bandarik onena) eta hemezortzi urte, hamar disko eta mila kontzertutik gora eman ditu. Europako blues-talderik errespetatuenetakoa da. 15 herrialdetan zehar egindako biren ondoren, eta Txinara lehenbizikoz joan ondoren, beren hamargarren disko berria aurkeztuko dute: “Coming Home”. Mikel Azpirozek nahastu eta masterizatu du Mamusik Studion (Donostian), eta Mikel Azpirozek, Alain Sanchok eta Aitor Cañibok ekoitzi dute.

“Coming Home” mundutik badoan pertsona bati buruzko metafora da; izan ere, pertsona hori pozik eta bakean doa, kontzientzia lasai dauka gauzak ahalik eta hoberen egin dituelako, eta bere ingurukoak lagundu eta maite izan dituelako.

Uste dugu gure arrastoa eta izaera nahiko argi geratu dela diskoan, beti lortzen saiatzen garen erroaren eta berrikuntzaren arteko oreka, taldearen NANan hain adierazgarria dena. Bluesetik hasten dugu beti bidaia, baina ez dugu arazorik, ezta mugarik ere sustrai amerikarreko edozein musikara gerturatzeko.

MUSIKARIAK: Jon Careaga (ahotsa), Aitor Cañibano (gitarra), Eneko Cañibano (baxua), Isi Redondo (perkusioa), Alain Sancho (saxoa), Mikel Azpiroz (pianoa), Ines Goñi (koruak), Noa Egiguren (koruak).

Leioako Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko irailaren 23(e)tik 2022(e)ko irailaren 24(e)ra
  • OrdutegiaIrailaren 23an eta 24an: 20:30
  • Lekua Kultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • Web Kultur Leioa

Non

Euskadi, auzolana