MusEkintza Jaialdia 2022/2023: "Kandelak"

Gernika-Lumo 2023(e)ko Ekainak 10
  • MusEkintza Jaialdia 2022/2023: "Kandelak"
  • MusEkintza Jaialdia 2022/2023: "Kandelak"

MusEkintza 2022/2023 jaialdiaren barruan.

Garazi Etxaburu dantzariak Jose Pablo Arriagak sortutako zurezko eskultura handi bati bizia emango dio.

Bere koreografia dardarati eta sotilak kandela baten sugarraren mugimenduak gogora ekarriko ditu. Eskultura gainjarritako eta tolestutako geruzez osatuta dago, eta haurdun dagoen emakume baten sabeleko azala sinboliza dezake, hain denbora luzean bizitza berri bat babestu izan duen espazio horretan. Baina gerta daiteke geruza horiek moztu behar izatea barruan dagoena ateratzeko unea iristen denean. Haurtxo bat izan daiteke, larritasun bat agian, edo gure azalaren barruan dauden mamuak ere. Horiek, atera behar dira bizirik mantendu ahal izateko. Ondoren, zauria goxotasunez eta zehaztasunez josi behar da, azala sendatu eta berritu ahal izateko. Gorrotatutako garai hura izango da kandelaren aurrean kiskali gintuena, zauria lehortu eta betirako orbain bat marraztuko diguna, eta izan daiteke, noizbait, garai horri eskerrak emateko ordua iristea, itxarotera irakatsi gaituelako.

Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 946255451 telefonora deituta


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaGarazi Etxaburu + Jose Pablo Arriaga
  • Data 2023(e)ko Ekainak 10
  • Ordutegia12:30
  • Lekua Euskal Herria Museoa
    Alegria Jauregia. Allendesalazar, 5
    Gernika-Lumo
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Web Euskal Herria Museoa

Non

Euskadi, auzolana