"Zero Grabitatea" (Erakusketa Chillida Lekun)

Hernani 2022(e)ko azaroaren 24(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 15(e)ra
  • "Zero Grabitatea" (Erakusketa Chillida Lekun)

Azaroaren 24an emango zaio hasiera Zero Grabitatea erakusketari Chillida Lekun, Chillidak grabitatea aztertu eta desafiatzeko erabili zituen hogeita hamar bat lan biltzen dituen erakusketa.

Fenomeno hori interesatu zitzaion bere ibilbide osoan zehar, baina 70eko hamarkadaren erdialdera arte Chillidak ez zuen grabitateari aurre egiteko behar pertsonal eta artistiko hori sentitu.. Beharrizan horretatik sortu zen "Lugar de encuentros III" [Topaketa-lekua III], La Castellana Aire Zabaleko Eskultura Museorako egin zuen zintzilik dagoen eskultura publiko handi bat.

Pieza honen estudioak emango dio Zabalagako Baserriko 5. aretoan egingo den erakusketari hasiera.

Chillida Leku

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko azaroaren 24(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 15(e)ra
  • Lekua Chillida Leku
    Jauregi Bailara, 66
    Hernani
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Chillida Leku

Non

Euskadi, auzolana