"Aiurri"

Arrigorriaga 2023(e)ko Urriak 6
  • "Aiurri"

Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz alda­tzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ame­tsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.

Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

  • Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Musika: Xabi Aburruzaga
  • Koreografia: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Aktoreak: Ane Etxeberria, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Ane Anza, Nora Muro, Laida Egaña, Danel Serrano, Claudia Talavera
 

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana