Etorkizun hurbilean kokatu du Luis Gardek Aireportuko musika nobela

  • Etorkizun hurbilean kokatu du Luis Gardek Aireportuko musika nobela
naiz.eus

  • DataAbuztuak 10
  • Gaia Literatura

«Ehiztariaren isilaldia» eleberriarekin Euskadi Saria irabazi zuen Luis Gardek 2015. urtean. Orain, Pamiela argitaletxearekin berriro bat egin eta bigarren nobela argitaratu berri du, «Aireportuko musika», 2027-2029. urteen artean kokatutako thriller politikoa.

Nobela beltza hausnarketa pertsonalekin nahasi du Garde iruindarrak etorkizunera begiratzen duen liburu honetan, hemendik urte gutxira sor litekeen gatazka bati erreparatuz.

Etorkizun hurbilean kokatu du Luis Gardek bere nobela berria, “Aireportuko musika” (Pamiela). 2027an EHAS erakunde armatuak Leyre Olcoz nafar politikari eskuindarra bahitu du. Ekintzaileek baimena emango diote Olcozi eskutitzak idazteko emazteari zein hainbat politikariri. Bi urte beranduago Koldo Lakarek narratzaile lanak egingo ditu bahiketaren inguruko agiriak bilduz, gertatutakoa berreraikitzeko asmoz.

Idazleak berak azaldutakoaren arabera, «botere hegemonikoaren zein botere txikien inguruko gogoeta batzuk daude». Adibidez, ikusten da nola gobernuak ordaindutako hedabideek iritzi publikoan eragiten duten komeni zaion norabidean. Botere hori lortzeko lehia ageri da.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana