Uriberen mundua ikertuz

  • Uriberen mundua ikertuz
    "Kirmen Uribe: bizitza, fikzioa" liburuaren aurkezpena, Bilboko Euskalduna jauregian. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Berria

  • DataAbuztuak 8
  • Gaia Literatura

Kirmen Uriberen obra aztertzen duen liburu bat argitaratu dute: 'Kirmen Uribe: Bizitza, fikzioa'. Guztira, 11 ikerlarik hartu dute parte, eta idazlearen alderdi bat landu du bakoitzak.

«Kritikarik gabe, liburuak hegoak moztuak ditu». Kirmen Uribe idazleak (Ondarroa, Bizkaia, 1970) argi du kritiken garrantzia; bere ustez, kritikek mantentzen dute liburu bat bizirik denboraren joanean. Eta, hain justu, adierazpen horiek bere lanari buruzko hainbat azterketa kritiko biltzen dituen liburuaren aurkezpenean egin ditu.

Guztira, unibertsitate munduko 11 egilek osatu dute Kirmen Uribe: Bizitza, fikzioa liburua. Mari Jose Olaziregi Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da editoreetako bat, eta berak eman du azalpena: «Liburua Uribezale guztientzako irakurketa gonbidapena da, eta, Kirmenen sorlekuari bezala, kresal usaina dario». Olaziregik nabarmendu du proiektuaren asmoa izan dela «kresal usaineko» obra horri, «behar dituen hegoak» ematea.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana