Maddi Ane Txoperena: Milaka istorio interesgarri daude gure amatxi-aitatxiengan

  • Maddi Ane Txoperena: Milaka istorio interesgarri daude gure amatxi-aitatxiengan

  • DataAbuztuak 10
  • Gaia Literatura

Lehen liburua kaleratu du Maddi Ane Txoperena Iribarrenek (Hendaia, 1994), Gazteluma bekaren laguntzaz: Ene baitan bizi da. Marie protagonista lapurtarra Parisen bizi da, baina udako oporretan, gurasoenera joan ordez amatxirengana joanen da, eta bien istorio txirikordatuek osatuko dute eleberriaren haria.

Zure lehen esperientzia da hau literaturan, ala lehendik ere aritua zinen?

Nire izenean idazten dudan lehen lan argitaratua da, bai. Aitzinetik idatzi izan ditut ipuinak-eta, nire buruarentzat, edo ezizenarekin sinatuak, aldizkarietan eta.

Marie protagonista bezala, zu ere Lapurdiko kostaren eta Nafarroako Bortzirien artean bizi izan zara. Zer du zugandik Mariek eta zer du zure irudimenetik?

Mariek nire antzekoak ditu ezaugarri batzuk: Lapurdi eta Nafarroaren arteko joan-etorria, adina gutxi gorabehera, amatxirekin duen harremana ere bai, hein batean. Gainerako guzia irudimenaren produktua da. Arriskua ere badu norbere buruaren antza izan dezakeen pertsonaia bat asmatzeak, baina uste dut aldi berean errazago asma ditzakedala nire hurbileko neska baten kezkak eta bizipenak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana