Beat Etxepare antzokiak kultura eta zuzeneko arteekin elkartu nahi ditu berriz ere ikasleak

  • Beat Etxepare antzokiak kultura eta zuzeneko arteekin elkartu nahi ditu berriz ere ikasleak

  • DataIrailak 24
  • Gaia Arte eszenikoak

Udazkenetik abendura bitarteko programazioak hezkuntza-ziklo desberdinentzako lau proposamen eszeniko eskaintzen ditu

Gasteizko Iparralde gizarte-etxeko Beñat Etxepare antzokiak udazkeneko programazioa aurkeztu du, eta lau proposamen eszeiko ditu, hezkuntza-ziklo desberdinetarako. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Teatro Paraisoren zuzendari Pilar Lopezek aurkeztu dute prentsaurrekoan.

“Aurten formula alternatiboak proposatuko ditugu ikusleak antzokira seguru itzul daitezen.  Udalaren Antzoki Sarea eta Teatro Paraíso erabat konprometituta gaude proiektuaren erabiltzaileekin, eta aktiboki egingo dugu lan eskolara itzultzeak berriz ere kultura eta zuzeneko arteekin elkartzea ere ekar dezan” adierazi du zinegotziak.

Horretarako, neurri orokorrak eta prestakuntza-zikloaren araberako berariazko neurriak hartuko dira. Antzokien edukiera % 50era murriztuko da, eta gela bakoitza bizikidetza-unitatetzat joko da. Ikusleek maskara jantzita izan beharko dute.

Haur Hezkuntzan ikusleak ikastetxeetara eramatea zaila izaten denez, artistak joango dira ikastetxeetara. “Lehen Hezkuntzan, deszentralizatu egingo dugu Beñat Etxepare antzokiaren programazioa, ikastetxeetara hurbiltzeko eta hartara, ikastetxeei garraio-logistika errazteko. Hori dela eta, Félix Petite, Federico Garcia Lorca  eta Jesus Ibañez de Matauko antzokietan eta Zabalganeko gizarte-etxean ere izango dira emanaldiak. Gainera, eskola-garraioa behar duten ikastetxeek % 50eko laguntza izango dute” adierazi du Cantok.

Bigarren Hezkuntzari dagokionez, ikastetxetik Beñat Etxepare antzokirako garraio-kostearen % 30eko laguntza izango da.

Programazioa

Urritik abendura bitarteko programan, Faktoria Teatro taldearen “Novelas ejemplares. La española inglesa y las dos doncellas’, lana izango da, Beñat Etxepare antzokian, bigarren hezkuntzako ikasleentzat.

Teatro Paraísoren ‘Úniko’ lana, gizarte etxeetako antzokietan ikusi ahalko dute lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren ziklokoek.

Lehen hezkuntzako lehen ziklokoentzat Yarleku Antzerkia konpainiaren “Etxerik Txikiena” izango da. Hau ere, antzoki guztietan izango da ikusgai.

Azkenik, Teatro Paraísoren “Bihotz Bihotzez” lana ikastetxeetan izango da haur Hezkuntzako ikasleentzat.

Sarrerek 5 euro balioko dute (irakasleentzat doakoa).

Cantok eskertu egin nahi izan dio Teatro Paraísori ikusle berriak sortzen egiten duen lana, bereziki une zail hauetan. “Zorionak Pilarri eta Teatro Paraísoko taldeari. Antzoki Sarearekin eskuz esku egin dute lan proiektu zoragarri hau eskantzeko, zeinek bermatu egiten baititu oraingo eta geroko entzuleak gure antzokietan, eta hori nire sailaren lehentasunetako bat da” azpimarratu du.

Beñat Etxepare programa

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana