Antzerki sorkuntzarako beka deialdia ireki da euskararen arnasguneen garrantzia aldarrikatzeko

  • Antzerki sorkuntzarako beka deialdia ireki da euskararen arnasguneen garrantzia aldarrikatzeko
Irekia

  • DataUrriak 22
  • Gaia Arte eszenikoak

  • Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuarekin eta UEMArekin batera, Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka sortu du. Euskararen arnasguneen garrantzia jendarteratzea izango da bekaren helburua.
  • Guztira 23.000 euro jasoko ditu irabazleak eta antzezlana 2022ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan estreinatuko dute. Antzezlana sortzeko Dinamoa sormen gunea erabiltzeko aukera izango du saritutako taldeak.
  • Antzezlanaren estreinuaz gain, bekaren antolatzaileak, gutxienez beste hamar emanaldi lotuko dituzte.
  • Egitasmoak jasotzeko epea irekita dago azaroaren 15era arte. 

Beka deialdia Arnasa Gara kanpainaren barruan kokatzen da. 2019an Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta UEMAk sortutako ekimena da Arnasa Gara, eta bi helburu nagusi ditu; batetik, udalerri euskaldunek eta euskararen arnasguneek euskarari egiten dioten ekarpena nabarmentzea eta, bestetik, herritarrak arnasguneen garrantziaz jabetzea.

Aurtengo kanpainaren muina izango da arnasguneen garrantzia jendarteratzeko berariaz sortutako antzezlana estreinatzea eta herriz herri zabaltzea. Antzezlana sortzeko beka deialdira edozein antzerki talde aurkez daiteke, oinarrietan zehaztutakoa onartuz gero. Lana euskaraz sortu beharko da eta proposamenak aurkezteko epea, berriz, 2021eko azaroaren 15ean amaituko da. Deialdira aurkeztutako lanak aztertu ostean, epaimahaiak 2021eko abenduaren 3an jakinaraziko du bekaren irabazlea zein izan den.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana