Donostia Kultura V. Poesia Sariko argitalpena aurkeztu da gaur goizean, Izaskun Igoa Jaimerenaren "Hotza bazkatzen"

  • Donostia Kultura V. Poesia Sariko argitalpena aurkeztu da gaur goizean, Izaskun Igoa Jaimerenaren

  • DataMaiatzak 26
  • Gaia Literatura

Donostia Kultura V. Poesia Sariko argitalpena aurkeztu da gaur goizean, Izaskun Igoa Jaimerenaren Hotza bazkatzen.

Aurkeztu den liburua Izaskun Igoa Jaimerenaren lehen liburua da eta honekin eskuratu du, hain zuzen ere, DK Poesia Lehiaketako V. sari nagusia. Zigan jaioa 1995ean, 2020an Igoak aipamen berezia lortu zuen Lurra zango zolaren gainean lanarekin, Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako XXX. Euskarazko Literatur Lehiaketan. 2019az geroztik, Ttipi Ttapa aldizkarian aritzen da kolaboratzaile gisa.

Hotza bazkatzen lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz. Balea zuria argitaletxetik azpimarratu dute gorputzari uko egin gabe, haragoko kezka eta gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten duela, orekari eutsiz eta hunkigarri izanez. Aldi berean, sen poetikoa eta egileak han-hemenka, omenaldi modura, erabili dituen erreferentziak ere nabarmendu dituzte.

Egilea zuzenean ikusteko aukera izango dugu ekainaren 14an, iluntzeko 19:00etan, Victoria Eugenia Club aretoan egingo den 2022ko Poesia eta Pentsamendua errezitalean.

Poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko bokazioarekin sortu zuten Balea Zuria argitaletxeak eta Donostia Kulturak DK Poesia Lehiaketa. Eta ari da fruituak ematen. Duela lau urte Esti Martinez Diaz de Ceriok irabazi zuen Azalberritze bat lanarekin. 2019an, Gorka Salcesek eskuratu zuen saria Iraganaren izterrak obrarekin, eta finalista izandako Elena Olavek Zeldak poema-liburua kaleratu zuen geroago. 2020an, Lizar Begoñak irabazi zuen Aro beilegia liburuarekin. Iaz, Maialen Berasategi Katalanek lortu zuen saria Eskuan beti zerbait lanagatik, eta finalista gelditu zen Mikel Arruabarrenaren Kardaberak zementuan liburua ere argitaratu zen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana