Literaturiak leihoa irekiko dio literaturari

  • Literaturiak leihoa irekiko dio literaturari
    Ana Malagon idazleak irakurriko du aurtengo manifestua. ETBko bideo batetik hartutako irudia.
eitb.eus

  • DataMaiatzak 27
  • Gaia Literatura

Literatura jaialdiak liburu azoka, liburu aurkezpenak eta hainbat ikusgarri eskainiko ditu Zarautzen ostiraletik igandera bitartean.

Euskaraz sortutako edo euskarara ekarritako literatura, "herritik eta herrirako egina": hori da Literaturia Zarauzko literatura jaialdiaren ardatza, eta aurten maiatzaren 27tik 29ra gorpuztuko da proposamena.

Ostiralean, 20:00etatik aurrera, Ana Malagon idazleak manifestua irakurriko du, eta Istanbul ikuskizun literarioa egingo dute Oier Guillanek, Lutxo Egiak, Pelaxek, Telmo Trenorrek eta Elena Ramirezek Modelo aretoan. Sarrerak salgai daude, 7,90 euroan.

Larunbatean, Lege Zaharren enparantzan, liburu azoka egingo dute, goizeko eta arratsaldeko txandan, eta liburu aurkezpenak egingo dituzte Azokan bertan (11:30-14:00) eta Garoan (18:20-20:00). Beren lanei buruz jardungo dira, besteak beste, Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez, Anjel Lertxundi, Ane Labaka, Joxean Agirre eta Juan Luis Zabala.

Gainera, 18:00etan Frankenstein agurgarria ikuskizuna taularatuko dute Pettik eta Ana Galarragak Modelo aretoan, eta 22:00etan Ødei musikariak kontzertua abiatuko du Lege Zaharren enparantzan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana