Arabako Bertsolari Txapelketa: Bi finalerdiak asteburu berean jokatuko dira, Araian eta Izarran

  • Arabako Bertsolari Txapelketa: Bi finalerdiak asteburu berean jokatuko dira, Araian eta Izarran

  • DataMaiatzak 27
  • Gaia Arte eszenikoak, Ondarea

Asteburu honetan jokatuko da txapelketaren hirugarren fasea, finlerdiak. Lehen finalerdia Araiako Andra Mari aretoan jokatuko da eta bigarrena Izarrako Kultur Etxeko aretoan. Azken saio honetan jakingo nola osatuko den ekainaren 11n arituko den seikote finalista.
 

Hirugarren fasea, finalerdiak, asteburu honetan jokatuko dira 2 saiotan, 2 herritan: Araia eta Izarran izango direlarik norgehiagokak.

Araian, maiatzaren 28an, larunbata. Lehenengo finalerdia izango da, 17:30ean hasiko da.

Araian kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Gai emailea Eli Plazaola Zubizarreta izango da.

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da Andere Arriolabengoa Arabako Kuadrilla arteko 3 ediziotan talde txapelduneko kide izan da. Asier Otamendik Arabako Txapelketako 4 txapel dituela eta Prundentzio sariketako 5 txapel. Maddi Agirre 2021 eta 2022ko Arabako Eskolarteko bertsolari gaztetxoen txapelduna izan da eta lehen aldiz kantatuko du Arabako Bertsolari Txapelketan. Oihane Pereak 2007ko, 2009ko, 2013ko eta 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketak irabazi dituela eta 2012an Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketan ere lehena izan zen Lautadako taldearekin batera. Oihane Perea eta Manu Bendala 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista izan ziren eta bikotea osatu zuten. Unai Anda 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen Iñaki Viñaspre bikotearekin batera. 

Saioaren informazio gehiago hemen.

Izarran, maiatzaren 29an, igandeabigarren finalerdia izango da,17:30ean hasiko da.

Izarran kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Gai emailea Olatz Santocildes Martinez izango da.

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da 2019ko edizioko txapelduna Iñaki Viñaspre dela. Iñaki Viñaspre Unai Andarekin batera 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista bikoteko izan da. Manex Agirrek Arabako Txapelketako 2 txapel, 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan da Martin Abarrategirekin batera eta Arabako Kuadrillartekoan 3tan izan da txapeldunen taldekoa. Peru Abarrategi 2017 eta 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan da. Xabi Igoa azken 3 Arabako Txapelketako edizioetako finalista izan dela eta Arabako Kuadrilla arteko 2 ediziotan talde txapelduneko kide izan dela. Markel Yollerrek lehen aldiz kantatuko du Arabako Bertsoalri Txapelketan.

Saioaren informazio gehiago hemen.

Hirugarren fase honetako 2 saioetan 4 epaile arituko dira  Aitor Jimenez TolosanaFernando Sopelana AlonsoEgoitz Iradier Martinez de Albeniz eta Mikel Fernandez de Arroiabe Idigoras.

Saioetarako sarrerak bertsosarrerak webgunean daude salgai eta egunean bertan saioa hasi baino ordu erdi lehenago ere eskuratzeko aukera izango da aretoko aforoa bete artean. Bazkideak 6 euro, arrunta 8 euro, eta 16 urtetik behera dohainik.

Finalerdietan parte hartzen duten12 bertsolariek behin baino ez dute kantatuko fase honetan, saioko garailea zuzenean sailkatuko da hurrengo fasera eta gainontzekoak faseko puntu metaketaren arabera sailkatuko dira finalera hurrenez hurren 6 bertsolari.

Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten diru babesleei, Udalei eta komunikabide laguntzailee

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana