Aurrera Festen III. edizioa Euskaldunako Aste Nagusiko egitarauaren barruan ospatuko da

  • Aurrera Festen III. edizioa Euskaldunako Aste Nagusiko egitarauaren barruan ospatuko da

Euskalduna Bilbao emozio handiz prestatu da hiriko jaien itzulera ospatzeko. Aste Nagusia inoiz ez bezala biziko dugu. Kabaret club teatro taldearen azken bertsioa ez faltatzea nahi izan dugu: ‘The Hole X’; berriro txalotu nahi dugu ‘Escape Room’ beldurrezko komedia; ‘Laponia’ eta ‘Mentiras, boleros y vídeos caseros´ lanak ere gehitu ditugu. Bilboko Aste Nagusiko esperientzia multisentsoriala inpresionismoaren murgiltze-erakusketa handienak osatzen du: ‘Impresionismo’. Tokiko arte-sustapena Aste Nagusiarekin batera kokatu dugu: ‘Aurrera Fest-ek’ sorkuntza autoktonoaren estimulua areagotu nahi du, eta, aldi berean, hirugarren edizio honetan, ikuskizun entzutetsuekin eszenaratu nahi izan dugu. Aurtengo agendak Aste Nagusiko itzulera inoiz baino handiagoa egiten eta 2022ko uda ahaztezin bihurtzen lagundu nahi du. Uztailaren 9tik irailaren 11ra, jende guztiarentzat: Euskalduna Bilbao. 

Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak eta Nerea Lupardo, Bilboko Euskalduna Jauregiko zuzendariak gaur goizean jakinarazi dute Euskalduna 2022ko Aste Nagusiko programazioa, Aurrera Fest eskaintza kultural honen barnean sartzen delarik.

Urtero gehien itxoin ohi diren jai handiak Bilbokoak dira. Egutegian azkenak izanik, uda errematatzen dutenak. Euskalduna Bilbaok programazio berezia eskaintzen du, inork ez dezan antzinako gozamena dastatzeari utzi. Herritar guztiek partekatzen duten sentimenduaz jabetzen gara: lehenik Sanferminetan, gero Gasteizen, ondoren Donostian eta azkenik Bilbon, udako jai-egutegiari amaiera emanez. Euskalduna Bilbao-k 4 ikuskizun eta erakusketa bat eskaintzen ditu, egutegi "zabal" batean, Bilboko Aste Nagusiko 9 egunez haratago doazenak.

Sarrerak dagoeneko salgai daude www.euskalduna.eus-en, Euskalduna Bilbaoko leihatiletan eta Kutxabankeko kutxazainetan.

Impresionismo 3D

Inpresionismoaren beste hainbeste maisuk egindako 10 lanekin egindako erakusketa esperientzia inguratzailea eta multisensoriala da eta Uztailaren 9tik irailaren 8ra.

Publiko guztiarentzat egina dago, arteak, musikak, teknologiak eta entretenimenduak inoiz adinik izan ez dutelako. Murgiltze-formatua da, berritzaileena: Monet, Renoir, Van Gogh, Cézanne, Manet, Gauguin, Morisot, Degas, Pisarro eta Toulo-Lautrec-en bezalako artistak oroitzeko balioko du, haiek gertu sentitzea XIX. mendearen amaierako Paris hartan.

Art Apart-en ekoizpena da, aisiarako eta punta-puntako kulturarako plana, irudiak mugimenduan, ispiluak, soinu inguratzailea eta pantaila erraldoiak dituena, 4 metro garai eta 24 metro zabalekoak. Erakusketa honek daraman urperatzearen ondorioz, XIX. mendeko Parisko arte frantsesaren eta argiaren, kolorearen eta teknika artistikoaren paisaia eta obren erdian sentitzen da.

Onena antzerki-biran

Programazioan ‘The Hole X’ kabaretak gehitu da. Euskalduna Bilbon izango da, LetsGo konpainiak bere X. urteurrena ospatzeko antolatu duen biraren barruan, hau da, sagari hasiera eman zion ikuskizun originalaren X. urteurrena ospatzeko: ‘The Hole’ (Bilboko Euskalduna Jauregiko 2015eko programazioan ‘The Hole II). Hiru komedia ere izango dira saioan: ‘Escape Room’, beldurrezko komedia; arrakasta handia izan zuena pasa den abuztuan eta `Laponia´-ren estreinaldia Bilbon. 'Mentiras, boleros y videos caseros' antzerki-eskaintzak, fakturakoa eta tokiko ekoizpenekoa, biribiltzen du eskaintza.

Aurrera Fest

Berezko kultura-sektorearen aldeko apustu berezi gisa, areto esklusibo bat erreserbatu diogu 2022ko Aste Nagusiko programazioan, Bilboko Euskaldunan, ‘Aurrera Fest-en’ hirugarren edizioari. Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak sortu du tokiko arte-ekoizpena bultzatzeko.

Sarreren salmenta

Sarrerak dagoeneko salgai daude www.euskalduna.eus-en, Euskalduna Bilbaoko leihatiletan eta Kutxabank-eko kutxazainetan. Prezioak 9 eurotik 56 eurora bitartekoak dira, kudeaketa-gastuak barne.

KABARET ANTZERKIA

  • IKUSKIZUNA: "THE HOLE X"
  • DATA: ABUZTUAK 19 - IRAILAK 11
  • TOKIA: AUDITORIUM
  • PREZIOA:  31.75 EUROTIK 56 EURORAINO (kudeaketa gastuak barne)

‘The Hole X’ Euskalduna Bilbora iritsiko da, LetsGo konpainiak saga sortu zuen jatorrizko ikuskizunaren X. urteurrena ospatzeko antolatu duen biraren barruan: ‘The Hole’ 2011n hasi zen Madrileko Calderón Antzokiko leihatilak lehertzen. Muntaia hori LetsGo sustatzailearen, Yllana konpainia eta Paco León aktore, zuzendari eta produktorearen arteko lankidetzaren emaitza da. Abuztuaren 19tik irailaren 11ra, Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko denak, birako azken show-a izango da eta bultzada berezia emango dio kabaretari, akrobaziekin, musikatik zirkura doan koreografiarekin, stripteaseekin eta burlesque-aren sentsualitate osoarekin.

The Hole X neurriko ikuskizun bat ezingo litzateke egin zeremonia-maisurik gabe: Álex O'Dogherty testuen egokitzapenaren arduraduna. Eva Isanta eta Víctor Palmero aktoreak, obraren X. bertsio honetan sartu berriak, eta Canco Rodríguez aktoreak zerrneda osatzen dute. Vinila Von Bismark da denen buru, Generala txundigarriaren papera egiten, eta berak irekiko du ikuskizuna ‘Madame Zoltar’ rola antzeztuz. Sagaren emanaldi gogoangarri horri Álex O’Dogerthy eta Gabriel Chamé gehitu zaizkio zuzendari gisa; koreografia Guillermo Weickert-ena da. Marc Álvarez-i musika-zuzendaritza dagokio eta José Luis Sixto Rodríguez da zuzendaritza-laguntzailea.

"The Hole X", inoiz harritzen ez duen helduentzako ikuskizuna da eta zerbaitek definitzen badu, zera da: "kanalleoa" -bere antzezle-zerrenda definitzen du- askatzen duela eta berez, genero bihurtu da: zirkua, burleskea, antzerkia, kabareta eta musika konbinatzea, iradokizun probokatzaileenean eta "Zuloan egon beharra dago… Zulotik irtetzeko" lelopean. "Hole" horretatik (edo "boquete", Generalak ikuskizunaren une jakin batean hala aipatzen baitu) bi milioi eta erdi pertsona baino gehiago sartu eta atera dira azken hamar urte hauetan Espainia, Alemania, Frantzia, Italia, Mexiko eta Argentinako antzeztokietatik pasa ondoren. Esandakoa, ‘The Hole’ 2011. urtean iritsi zen, karteldegia goitik behera aldatu eta saga osoan zehar bere ahaleginean jarraitzeko asmoz: ‘The Hole 2’, aurrekoan ‘The Hole Zero’ eta orain, ‘The Hole X’ filmarekin, klasikoa are lotsagabeagoa da.

ANTZERKIA

  • IKUSKIZUNA: ‘ESCAPE ROOM’
  • DATA: ABUZTUAK 20-24
  • TOKIA: 0B ARETOA
  • PREZIOA: 31 EURO (kudeaketa gastuak barne)

Komedia txalotuenetariko bat izan zen Bilbora egindako lehen bisitan eta Larrañaga familiak sinatutako ekoizpen guztietan bezala, ondo pasatzeko, gozatzeko eta antzerki-esperientziaz disfrutatzeko aukera eskaintzen du beste behin, guzti hau, interpretazioaren bikaintasunean oinarritua.

"Escape room"-ek izan duten booma, gaur egun gehien eskatzen den aisialdiko ekitaldietako bat, hausnarketa konplexu baten agertoki nagusi bihurtzen da: nola erantzuten dugun gizakiok egoera konplexuek gainditzen gaituztenean eta hauek gure hasierako bulkadak eta ezkutuan ditugun emozioak azaleratzen dituztenean.

Komedia honetan, betidanik ezagutzen den talde batek bizi duena ikusiko dugu eta ederki pasatzera joango da, baina gizon baten zatitutako gorpua edukiontzi batean agertu den ihesgelara sartuko dira.

Kuadrilla bat arratsalde pasa abiatuko da, baina ez dakite benetan zer gertatuko zaien instalazioen barruan. Sarrerako atea zeharkatu ondoren, gela hermetikoki ixten da, atzerako kontaketa hasi eta irteeraren gakoa aurkitzeko lanean dihardute. Hala ere, fenomeno arraroak gertatzen hasten dira…

Gelatik irteteko bidea aurkitzea ez da guztia adimenari fidatzea bezain erraza izango. Jolasa tranpa bat bilakatzen da eta taldearen barruko adiskidetasuna probatzen du, inoiz bizi ez duten mugaraino. Gioi sakona duen arren, ez dezagun ahaztu komedia bat dela... Beldurrezko komedia!

ANTZERKIA

  • IKUSKIZUNA: 'LAPONIA’
  • DATA: ABUZTUAK 25 - IRAILAK 3
  • TOKIA: SALA 0B
  • PREZIOA: 31 EURO (kudeaketa gastuak barne)

Larrañaga familiaren ekoizpena, ‘Laponia’-k, Bilboko Euskalduna eta 2022 Aste Nagusia hautatu ditu eszenatokietan estreinatzeko. Bizitzako lehen urteetan kontatzen dizkiguten gezurretan, gure etorkizunaren irudia lotzen dugun ilusioetan eta, azken batean, izatera iristen garen pertsona bihurtzen gaituen hezkuntzan oinarrituta garatzen den komedia estreinatuko dugu.

Mónica, Ramón eta hauen bost urteko semea, Martí, protagonista dituen sehaskatik ekarritako egia eta gezurrarena arteko hausnarketa egingo ditugu umorez. Familiak Finlandiara bidaiatzen du Gabonetako jaiak Mónica-ren ahizparekin, Nuriarekin, eta haren lagun finarekin eta lau urteko Aina alabarekin pasatzeko. Martí txikia ilusioz beterik dago bidaiarekin, badaki Finlandian Aita Noelen egoitz ofiziala dagoela.

Bi familien arteko gaua perfektua da, elurtutako izeien erdian dagoen etxetxo batean, suaren berotasunean, lerak atean, etxeko giro lasaian… Baina egoera okertzen hasi da Ainek Martiri Aita Noelena ipuin bat dela azaltzen dionean eta helduek asmatutako pertsonaia dela azaltzen dionean. Azken finean, bera ondo portatzeko aitzakia besterik ez da.

Egia esanda Santa Klausen kondaira, sakon-sakonean aztertu ezkero, sinisgarritasun gutxikoa da,  beste edozein fabula bezala; beraz, etsipen-ikuspegi bikoitz batera joko dugu: haurrarena, Martí, eta familiarena. Monicak eta Ramonek umeak baino esfortzu handiagoa egiten dute errealitatea ez ikustearren.

Egia azaleratuz, bi familiak erabat desberdinak diren bi hezkuntza-motatan kontrajartzen dituzte. Eztabaida pil-pilean eta bete-betean sartzen da egia, gezurra, tradizioa, familiatzat hartzen diren balioak, etxe barneko sekretuak, miseria partekatuak... bezalako gaiekin.

ANTZERKIA

  • IKUSKIZUNA: 'MENTIRAS, BOLEROS Y VÍDEOS CASEROS’
  • DATA: ABUZTUAK 21- IRAILAK 4
  • TOKIA: 0D ARETOA
  • PREZIOA: 29 EURO (kudeaketa gastuak barne)

Gurutze Beitia eta Chema Trujillo Bilbora itzultzen dira, oraingoan, Begoña eta Julio irudikatzeko. Begoña neska dibortziatua da eta berriz maitemintzearekin obsesionatuta, Julio ezagutzen du. Bera da harreman bat hasteko gizon perfektua. Hala ere, Begoñak bere kontrolpean jartzea oso zaila izango den zerbait gertatzear dago… Bere lagun Cristinarekin (Karmele Larrinaga) egoera susmagaitz eta zentzugabean murgildu dira. Nahaste-borraste eta gezur ugari sortu dira, eta itxurazko "galtzerdiari" buelta emango diote, konfesio eta egoera surrealisten erritmoan.

Lázaro Matheus ‘Puerta con puerta’ egilearen komedia da. Oraingoan Bilboko Euskalduna agertokira igoko da, Celso Cleto zuzendari portugaldar arrakastatsuaren zuzendaritzapean. Barre-terapiako saio oso bat.

ERAKUSKETA

  • IKUSKIZUNA: ‘IMPRESIONISTAS’
  • DATA: UZTAILAK 9- IRAILAK 8
  • TOKIA: HALL II
  • PREZIOA: 6 EUROTIK 10 EURORAINO (kudeketa gastuak barne)

Azken belaunaldiko teknologiaren bidez inpresionismoa berraurkitzea da ‘Impresionistas’-en proposamena, Art Apart-ek datorren uztailaren 9an Bilbon lehorreratuko duen murgiltze-erakusketa. Monet, Cézanne, Manet, Gauguin, Renoir, Van Gogh, Morisot, Degas, Pissarro eta Touloplus-Lautrec dira erakusketako pintore protagonistak. Irailaren 8ra arte ikusi ahal izango dira.

"Impresionista" programak XIX. mendeko Frantzian sortutako pintura-estilo horretako artista garrantzitsuenen lanean erabateko murgiltzea proposatzen du, 4,50 metroko altuera eta 24 metroko zabalera duten irudi, musika eta hamabi pantaila erraldoiren bidez. Garai hartako paisaia estetiko zurrunen kontra jarri zen korronte horretako maisuen argi, kolore eta tekniketan murgildu daiteke bisitaria.

Erakusketa areto desberdinetan banatzen da. Lehenengoan, bisitaria tenplu ikusgarri batean zehar ibiliko da eta han, artea ulertzeko modua aldatu zuen mugimendu artistiko honen 10 margolari inpresionista garrantzitsuenak ezagutuko ditu. Pintore horiek bizirik irauteko duten moduarekin harrituko da bisitaria. Gehiago jakin nahi duzu? Ibilbidean, informazio garrantzitsua ematen da mugimendu artistikoa nola sortu zen, zein diren horren teknika nagusiak eta zer eragin izan duen artearen munduan eta gaur egungo gizartean.

Bisitaren atalik interesgarrienetako bat, 500 metro koadroko murgiltze-gela handia da. Gela horretan, egongela bisitatu edo eserlekua har daiteke, eta proiekzioak, musika inguratzaileak eta irudiekin batera doan kontakizunak pinturaren jenio horien lanen arteko bidaia liluragarri batez gozarazten dute. Esperientzia photocall-en eremuan amaitzen da, bisitaria koadro inpresionista baten parte sentitu ahal izango da, bisita gogoragarrian bihurtuz.

AURRERA FEST!

  • DATA: ABUZTUAK 20 - IRAILAK 11
  • TOKIA: 0D ARETOA
  • PREZIOA: ERABAKITZEKE

Bizkaiko Foru Aldundiak berritu eta hobetu egin du 'Aurrera Fest´-ekiko apustua, tokiko kultur eszenaren pizgarri gisa jarduteko. Era guztietako diziplinak dituzten sorkuntza artistikoko taldeei laguntzeko, Bilboko Euskalduna agertokira igotzeko aukera izango dute. Aurten, gainera, urteko zuzeneko emanaldien programazioen tokirik garrantzitsuenean egongo dira, Aste Nagusiaren datetan.

Euskalduna Bilbao-k bere lekua eskaintzen die artistei eta konpainiei, oso baldintza onuragarrietan. Kontuan hartu beharreko baldintzetako bat da eszenatokian antzezteko moduko ikuskizunak izatea, eta gutxienez 50 minutuko iraupena izatea (gehienez 90 minutu), atsedenik gabekoak.

Euskalduna Bilbaok 0D aretoa erabiltzeko lagapena eskaintzen die parte hartzen duten talde eta konpainiei, eta honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkie: aretoa egokitzeko zerbitzuak, baliabide tekniko materialak (aretoaren dotazioa), leihatila eta ikuskizunak laguntzeko, sustatzeko eta komunikatzeko oinarrizko teknikariak. Sarrerak saltzeko bideak: www.euskalduna.eus, leihatilak eta Kutxabanken kutxazainak. Ikuskizunaren diru-bilketaren %85 ordainduko zaio konpainiari, dagozkion gastuak kenduta (BEZa, egileak eta tiketen gastuak). Tokiko sustatzaileak, berriz, oso-osorik hartuko du bere gain ikuskizunaren garapen teknikoa.

Aurtengo edizioa, hirugarrena, benetan berezia izango da. Bilboko Aste Nagusian berriro ere mugarik gabe gozatzeko aukera ematen duelako eta lurraldeko sortzaileen emanaldiekin batera, ospe handiko artisten muntaiak karteldegian gordetzen dituelako. Izan ere, pandemiaren urte okerrenen ondoren merezi duen aintzatespena da.

‘Aurrera Fest’-en aurreko bi edizioak uztailean zehar egin ziren, baina aurtengo lehiaketa Bilboko Euskaldunaren egutegiko zatirik nabarmenenean ageri da: Aste Nagusia. Aurreko urteetako harrera onak, bai arte-sektoreak nola ikusleek, eta nola ez, Bizkaiko Foru Aldundiaren ahaleginak babesten du erabakia. Ahal den neurrian, gizartearen normaltasunera eta berreskurapenera itzultzeko esparru guztietan.

Izen emateko epea jada zabalik da

Uztailaren 1eko eguerdiko hamabiak arte, interesa duten tokiko banda, konpainia eta taldeek zuzenean aurkeztu ahal izango dute beren jarduera-proposamena, eskatutako datu guztiak posta elektronikoz bidaliz events@eb.eus helbidera. Uztailaren 12tik aurrera, erakundea bera arduratuko da beren eskabideari buruzko azken ebazpenaren berri emateaz. Uztailaren 21ean, behin betiko kartela argitaratuko da, 2022 Aurrera Fest-en kartela osatuko duten proposamen hautatuekin.

bizkaia.eus

  • Gaia Musika
Euskadi, auzolana