Tana Garridok, Izaro Ieregik, Miren Edurne Herrnek eta Zigor Urrutiak erakusketak egingo dituzte 2023an Montehermoson

  • Tana Garridok, Izaro Ieregik, Miren Edurne Herrnek eta Zigor Urrutiak erakusketak egingo dituzte 2023an Montehermoson
  • Tana Garridok, Izaro Ieregik, Miren Edurne Herrnek eta Zigor Urrutiak erakusketak egingo dituzte 2023an Montehermoson
  • Tana Garridok, Izaro Ieregik, Miren Edurne Herrnek eta Zigor Urrutiak erakusketak egingo dituzte 2023an Montehermoson
  • Tana Garridok, Izaro Ieregik, Miren Edurne Herrnek eta Zigor Urrutiak erakusketak egingo dituzte 2023an Montehermoson

2022ko proiektu Artistikoen deialdian 28 proposamen aurkeztu dira guztira

Monterhermoso Kulturuneak jakinarazi ditu 2022ko Proiektu Artistikoen deialdian hautatu dituzten artistak. Artista horien erakusketak 2023ko udal-instalazio horretako egitarauaren parte izango dira.

Beraz, Montehermoson Tana Garridoren ‘La Casa modelo’; Izaro Ieregiren Yegua, manca y zurda’; Miren Edurne Herránen ‘Social (t)issues’, eta Zigor Urrutiaren ‘Babel (de la torre a Google)’ izango dira ikusgai.

“Programa honekin tokiko artisten proiektuen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzen dugu, eta horien bidez arte garaikidearen arloan dauden hizkera eta diskurtso berriak ezagutarazi eta horien inguruan gogoeta egiten da”, adierazi du Estíbaliz Canto Hezkuntza eta Kultur zinegotziak.

Proposamena deialdi irekiaren bidez egituratzen da, eta epaimahai adituak hautatzen ditu lanak. Hautatutako lan horiek 6.000 euroko laguntza ekonomikoa eta katalogoa egiteko aukera jasotzen dute.

Aurtengo edizioan, 28 proiektu jaso dira. Batzordea María Ptqk arte-komisarioak eta kultur ikerlariak, Garazi Ansa EHUko Artearen Historiako irakasleak eta Luis Mª Pascual Monterhermoso Kulturuneko Zuzendaritzako kideak osatu dute, Hezkuntza eta Kultura Saileko zinegotziaren ordezkaritzan. Hautatutako proiektuak hauek izan dira:

Lanei eta artistei buruz

Tana Garrido (1989). Euskadin bizi eta ekoizten du. Bere lana arte garaikidearen, dokumentalaren, ikusizko entseguaren eta kultur dinamizazioaren artean mugitzen da.

Estatuko hainbat zentrotan ikasi du, hala nola Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, ECAMen (Madrilgo Zinematografia eta Ikus Entzunezkoen Eskola) edo LAVen, Ikus Entzunezko Sorkuntza eta pentsamendu Garaikidearen Masterra (Madril). Halaber, nazioarteko zentroetan ere izan da, besteak beste, Edinburgh Collegen edo Palermoko Arte Ederren Akademian. Eta hainbat zuzendarirekin jardun du, esaterako, Lucrecia Martel, Javier Rebollo, Mercedes Álvarez edo Virginia García del Pinorekin.

Bere lanak arte garaikideko hainbat zentrotan hautatu eta/edo erakutsi dituzte, hala nola Azkuna Zentroan (Bilbo), Artista x Artistan (Habana), Sant Andreu Contemporanin (Bartzelona), La Capellan (Bartzelona) edo BilbaoArte Fundazioan (Bilbo).

Bai eta Dock of the Bay (Donostia), Márgenes (Madril), Atlantidoc (Uruguai), edo Visual Sound (Bartzelona) jaialdietan ere. Egun, emakumeek egindako film laburren BENDITA TÚ jaialdiko programatzailea eta fundatzailea da (Buenos Aires-Madril-Bilbo) eta Edinburgoko IBERODOCS Iberoamerikako Zinema Dokumentaleko Jaialdia programatu du.

Izaro Ieregi (Algorta, 1987) Arte Ederretan lizentziatua da EHUn eta artearen sorkuntza eta ikerketako masterra du. Bilboko OKELA espazio independenteko artista eta bazkide sortzailea ere bada. Hainbat erakusketatan hartu du parte, bai banaka, bai taldean. 2018an bigarren Ertibil saria jaso zuen eta 2019an hirugarrena.

Miren Edurne Herrán, Ingolstadt-Donau (1978).

Gasteizen eta Berlinen bizi eta egiten du lan. Arte Ederretan lizentziatua da [EHU, Bilbo / Eskultura KBWn, Berlin] eta hainbat master ditu: Artearen Ikerketaren eta Sorkuntzaren Masterra [UCM Madril], Kultur Kudeaketaren Masterra [UC3M] eta Argazkilaritza Garaikidearen eta proiektu pertsonalen Masterra [EFTI Madril]. Goi mailako ikasketak ditu Jantzien Estiloan [Arte2 Madril] eta Solfeoan. Bere lanek lotura zuzena dute egunerokotasunarekin, topaketarekin eta norbanakoen arteko komunikazioarekin. Teknologia berriek eta sareak egoera emozionalak katalizatu eta handitzen dituztela jakitun izanik, komunikaziorako sistema eta dinamika sozial berri horiek erabiltzen ditu bere proposamen batzuk testuinguruan jartzeko. Askotan, publikoaren parte-hartzeak ematen dio zentzua obrari eta izaera performatiboa ematen dio. Hainbat beka eta sorkuntza-sari jaso ditu eta bere lanak ARTIUM Museoan [Vitoria-Gasteiz], Argazkilaritzako Andaluziako Zentroan  [Almería], Barjola Museoan [Gijon], ARCOko ABC Kultur Standean [Madril], Komunikazioaren Museoan [Frankfurt] eta estatuko eta nazioarteko galeria eta erakunde ugaritan egon dira.

Zigor Urrutia, (Bilbo 1971)

Arte Ederretan lizentziatua da. Banakako eta taldekako erakusketetan hartu du parte Bilbon, Gasteizen, Donostian, Madrilen edo Valentzian. Bere lanetako batzuk Artium Museoaren eta Arabako Foru Aldundiaren jabetzakoak dira. Egun, hainbat aldizkari espezializatutako arte zuzendaria da.

Informazio gehiago


  • Gaia Ikusizko arteak
Euskadi, auzolana