Paco Sagarzazu aktoreak Zinemira Saria jaso du, baita euskal zinemaren maitasuna ere

  • Paco Sagarzazu aktoreak Zinemira Saria jaso du, baita euskal zinemaren maitasuna ere

Gainera, Estibaliz Urresolak EITBren lehen Egile Berriak saria jaso du, "20.000 especies de abejas" lanagatik. Euskal zinemak Zinemaldian bizi izan du bere urteroko jaia, azken urtean industria zinematografikoak egindako lan bikaina aitortzeko momentua.

Donostiako Zinemaldiak eta ekoizleen elkarteek Paco Sagarzazu aktorea omendu dute 2023ko Zinemira Sariarekin, kameren aurrean eta interpretazioaren, umorearen eta kulturaren zerbitzura ibilbide luzea egin ondoren.

Ane Gabarain lankideak eman dio saria, Euskal Zinemaren Galan. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aurkezleek "jolasean" aritu dira, aurten ere, euskal zinema ekoizpen zabalarekin.

Sagarzazuk gurasoei eskaini die saria, eta "aita putatibo" izendatu du bere burua, haiek baino zaharragoa delako. Eskerrak eman dizkie aktore, komediante eta komiko izateko inspirazio nahikoa eman ziotelako, "hori izan baita urteetan, argiekin eta itzalekin, izan naizena". 40 urteko ibilbidea duen aktoreak hedonistatzat jo du bere burua, eta hala izaten jarraituko du.

(Irakurri informazio osoa)

eitb.eus

  • DataIrailak 27
  • Gaia Arte eszenikoak, Ikus-entzunezkoa
Euskadi, auzolana