Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: Mungian jokatuko da, domekan, lehenengo kanporaketa

  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: Mungian jokatuko da, domekan, lehenengo kanporaketa

Olalde aretoan izango da kanporaketa, 17:00etatik aurrera; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Urriaren 1ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2023. Guztira, sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango ditu Txapelketak. Kanporaketetan lehenengoa jokatuko da domekan: Mungiako Olalde aretoan izango da, 17:00etan.

Lehenengo saioan kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
• Araitz Katarain Mugarza
• Izaro Bilbao Arostegi
• Koldo Muñiz Aldamizetxebarria
• Mikel Goiriena Larrazabal
• Peru Vidal Gurrutxaga
• Txaber Altube Sarrionandia

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Saioan gaiak ematen Zihara Enbeita Gardoki egongo da. Epaimahaiko kideak, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi ElosuaBeñat Romero MaguregiGarazi Mendoza AgirreGraxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko genuke domekan bertan, 16:00etan, Olalde aretoan.


  • DataIrailak 27
  • Gaia Arte eszenikoak
Euskadi, auzolana