Mikel Goirienak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa

  • Mikel Goirienak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa

Mungiako Olalde aretoan jokatu da kanporaketa. Finalaurrekoetarako sailkatu da Goiriena. Gaur zortzi jokatuko da bigarren kanporaketa, Gernika-Lumon

Gaur hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: gaur jokatu da bertako lehenengo kanporaketa, Mungiako Olalde aretoan.

Gaurko saioko sei protagonistak hauek izan dira:

Araitz Katarain Mugarza
Izaro Bilbao Arostegi
Koldo Muñiz Aldamizetxebarria
Mikel Goiriena Larrazabal
Peru Vidal Gurrutxaga
Txaber Altube Sarrionandia

Lan puntuagarriak amaituta, Mikel Goiriena Larrazabal izan da garaile, 476.5 punturekin. Beraz, zuzenean pasatuko da Santurtziko finalaurrekora, azaroaren 18an.

Ikusi nola geratu diren saioko puntuazioak


  • DataUrriak 1
  • Gaia Arte eszenikoak
Euskadi, auzolana