David Caaren "Tres tristes breves" antzezlanaren estreinaldia Pabelln 6en

  • David Caaren

3 emanaldi: abenduak 8,9,10

Abenduan, David Caiñaren TRES TRISTES BREVES Pabellón 6en, estreinatuko da. Antzezlana, bizitza bat osatzen duten istorioen bidez zeharkatzeko bidaia da.

TRES TRISTES BREVES, normalean publikoari galarazten zaion fikziozko istorioen zati horren bisita gidatua da: jatorria. Lan honetan, “Vinagre”, “El primer tren que salga”; eta “El numerito”; pieza laburrak berrikusiko ditugu. Pieza horiek epaimahaiaren, publikoaren eta interpretazioaren 8 sari biltzen dituzte P6ko Antzerki Arineko Jardunaldietan. Egile bat, aktore talde bat eta kontatzeko modu bat dituzte komunean hiru piezek, betiere komediaren eta dramaren muga horretan dauden piezak.

Baina, batez ere, bada oso modu intimoan lotzen dituen zerbait: guztiak egilearen benetako esperientzietatik abiatzen dira. Eta ikuskizun honetan esperientzia horiek nolakoak izan ziren bertatik bertara ezagutu ahal izango dugu.

Fikzioaren eta autofikzioaren arteko nahasketa honetan, Nitya López Saituak zuzendutako bisualak eta Ernesto Baezen argazki zuzendaritzarekin. Istorioak eta bizitza erreala batuz bidai batera eramango gaituzte zuzenean. Ikusentzunezko hauen gidariak: David Caíña egilea bera, honen bikotekidea Ainhoa Elguezabal eta euren bizitzara iritsi berri den gonbidatu berezi bat izango dira.

Eta piezak David Caíña, Josu Angulo Anthonisen, Kepa Alesso, Sara Barroeta eta Leire Orbek interpretatuko dituzte. 

Apnea en la fosa séptica”; izeneko pieza argitaragabea sartzea izango da ikuskizun honek planteatzen duen hausnarketaren oinarria: Zenbat denbora pasatzen dugu gure iraganean eta ondorioz, horrek nola galarazten digu gure oraina?.

Laburbilduz, TRES TRISTES BREVES antzezlana, hiru pieza labur triste baino gehiago da. Istorioei buruzko istorio bat da. Emozioak haragi bizian dituen ikuskizuna. Komedia bat, eta guztiz kontrakoa ere bai.

Emanaldia abenduaren 8an, 9an eta 10ean eskainiko dira, ostiral eta larunbatean 20:00etan eta igandean 19:00etan. Sarrerak www.pabellon6.org webgunean daude eskuragarri.

pabellon6.org

  • DataAbenduak 4
  • Gaia Arte eszenikoak
Euskadi, auzolana