2024ko Umore Azokaren XXIV. edizioak badu kartela

  • 2024ko Umore Azokaren XXIV. edizioak badu kartela

2024ko Umore Azokaren XXIV. edizioak badu kartela. Irudi irabazlea Castelloko Burriana herriko Juan Diego Ingelmo Benaventek diseinatu du. 27 artistaren 38 proposamenen artean aukeratu da, Estatuko hainbat herritako proposamenak egon dira, baina gehienak Euskaditik etorritakoak dira.

Epaimahaiko kideak izan dira aurten Amagoia Garaizabal, Basauriko Udaleko teknikaria; Alejandro Antunez, Hortzmuga konpainiakoa; Jokin Nieto, diseinuko profesionala, eta Estibaliz Bilbao, Leioako Udaleko Kultura, Kirol eta Gazteria zinegotzia.

UMORE AZOKAREN XXIV. EDIZIOA

Umore Azokaren XXIV. edizioa maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an izango da. 23 edizioren ondoren, Umore Azoka kaleko arteen erreferentziazko azoka bihurtu da Estatuan eta nazioartean.

Lau egunez, Leioak aukera paregabea eskainiko du banatzaileak, programatzaileak, konpainiak eta prentsa Kaleko Arteekin egoera puruan bizi daitezen. Harremanak ezartzeko, ideiak trukatzeko, lanak erakusteko eta antzezpenak kontratatzeko aukera. Kaleko arteak eguneko hogeita lau orduetan bizitzeko aukera ematen duen foroa, ekitaldi honetan buru-belarri murgiltzen den publikoarekin, eskaintzen zaizkion ikuskizun guzti-guztiez gozatzeko eta aktiboki parte hartzeko prest dauden kaleak hartzen dituena.


  • DataAbenduak 5
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak
Euskadi, auzolana