El cortometraje "Agur artzai" ha sido premiado por el público en la II edición GGEEFILMen

  • El cortometraje

Azaroaren 20tik 26ra bitartean egin dute Errenteriako Zinema Dokumentalaren eta Giza Eskubideen Zinema Jaialdia, herriko Niessen Zinemetan. Film labur sarituak berriz ikusteko aukera egongo da abenduaren 14an.

GGEEFILM – Errenteriako Zinema Dokumentalaren eta Giza Eskubideen Zinema Jaialdiak igandean agurtu du bigarren edizioa. Iragan astelehenean abiatu zuten, eta astebetean  7 film labur eta ertain zein 5 film luze pantailaratu dituzte. Bada, dagoeneko epaimahaiak zein ikus-entzuleek irabazleen berri eman dute. Azken hauek, Agur artzai (Julen Zubiete) film laburra nabarmendu dute, eta saria jasotzerakoan, zinemagile orozkoarrak galtzen diren tradizioen balioa agerian utzi zuen, bere filmak bere herriko azken artzainaren irudian islatzen duen bezala. Film luze onena, aldiz, IRA taldeak eraildako Lyra McKee ekintzaile irlandarrari buruzko LYRA (Alison Millar) izendatu dute, Britainia Handiaren eta Irlandaren arteko koprodukzioa dena.

Epaimahai ofiziala Lucia Ixchiu Guatemalako aktibista eta kultur kudeatzailea, Sara Hernandez Tabakalerako zinema eta ikus entzunezkoen saileko koordinatzailea, Agustin Arrieta EHUko  filosofia irakaslea, eta Alvaro Hernandez jaialdiaren lehen ekitaldiko irabazleak osatu dute, eta Acuatenientes (Andrés Gil eta Michael Ávila) ekoizpen kolonbiarra aitortu dute: “Gertaeren tentsioa irudietan jartzeagatik, bere kamerarekin denbora errealean presaz moldatzen diren gertaerak eramateagatik eta orain gertatzen ari denak pertsonen bizitza zeharkatzen duela frogatzeagatik”.

Gainera, ‘Juanmi Gutierrez’ Laborategi Sari Nagusia eman diote La rotonda (Carmen Tortosa) lanari, “irudi neurtu batzuen eta bizipen zirraragarri batzuen arteko oreka jakintsuagatik, argazki oso zaindua erabiltzeagatik eta, azkenik, protagonistak eta haien erabakiak duintzeko funtsezko helburua lortzeagatik”. Migratzaileek bizi duten errealitate ulertezina nabarmendu du zinemagileak saria jasotzerakoan.

(Irakurri informazio osoa)

 

zinea.eus

  • Fecha27 de Noviembre
  • Temática Audiovisual
Euskadi, bien común