Bizkaiko Aldundiak "Banbalina arteko lanbideak" antzerkiari lotutako enplegu-prestakuntza programaren bigarren edizioa bultzatu du

  • Bizkaiko Aldundiak
    Laespada y Barea
bizkaia.eus

  • DataUrtarrilak 24
  • Gaia Arte eszenikoak

Guztira 16 emakumek bost hilabeteko lan-kontratua dute eta eszenako jantzietan, ile-apainketan eta makillajean praktikak eta prestakuntza jasotzen ari dira. Foru programa Pabellón 6rekin lankidetzan garatzen da eta, lehenengo edizioan, parte hartzaileen % 80aren lan-egoera hobetzea lortu zuen.

Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak antzerkiaren munduko lan-aukerei lotutako enplegu- eta prestakuntza-programaren bigarren edizioa bultzatu du, "Banbalina arteko lanbideak" deritzona.

Teresa Laespadak, sail honetako foru diputatu arduradunak, bisita egin die gaur bigarren edizio honetako ikasleei, Pabellón 6ren arduradunetako bat den Ramón Barea aktore eta zuzendariarekin batera, erakunde hori delako foru programa hau garatzen ari dena.

16 emakume ari dira gaur egun ekimen horretan parte hartzen eta, horri esker, bost hilabeteko lan-kontratua sinatu ahal izan dute, bai eta antzerkiari lotutako lanbideen inguruko praktikak eta prestakuntza jaso ere, hala nola eszenako jantziak, ile-apainketa eta makillajea (tutoretzapeko jarduerak, masterclassak, benetako muntaietan parte hartzea…). 16 emakumeetatik bost 30 urtetik beherakoak dira eta beste zazpi 44 urtetik gorakoak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana