Musikari gazteen bidean mugarri

  • Musikari gazteen bidean mugarri
    Euskadiko Gazte Orkestrako kideak, entseatzen, 2017an. JON URBE / FOKU
berria.eus

  • DataMaiatzak 22
  • Gaia Musika

Berrehun ikasle inguruk parte hartu dute Euskal Herriko Gazte Orkestran sartzeko probetan. Modu birtualean egin dituzte, egoerara egokituz. EGOn parte hartzea aukera garrantzitsua da haientzat, ikasten ari direna beste gazte batzuekin konpartitzeko eta ibilbidean aurrera egiteko.

Errepertorioa entseatu. Hitzordura joan. Urduritasuna menperatu. Epaimahaikideen begiradaren presioari eutsi. Eta, azkenik, landutako guztia erakutsi. Horrela hasi eta bukatzen dira edozein orkestratan sartzeko probak. Aurten, ordea, ezin da aurrez aurreko kontakturik eduki, eta horrek ezinezko bihurtu ditu entzunaldiak. Baina egoera berrietara egokitu beharra dago, eta Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) irtenbide bat aurkitu du: titular postuak betetzeko probak bertan behera utzi edo atzeratu beharrean, modu telematikoan egin ditu. Apirilaren 14tik 19ra, 16 eta 27 urte bitarteko 193 gaztek errepertorioa prestatu, etxean grabatu eta orkestrari bidali zioten, hautatuak izateko helburuarekin. Gazteentzat, esperientzia «berezia» izan da, «arraroa», baina, zailtasunak zailtasun, positiboa.

Marina Manterola da entzunaldietan parte hartu duten ikasleetako bat. 20 urte ditu, gasteiztarra da, eta bigarren aldiz aurkeztu da EGOn sartzeko probetara; iaz ordezko moduan hautatu zuten, eta aurten, berriz, titular moduan, flauten taldean. Proba etxean, bakarrik eta epaimahairik gabe egiteak abantailak dituela adierazi du: «Etxean lasaiago zaude, ahal duzu hainbat proba egin, grabatu nahi duzun guztietan...». Hala ere, gaineratu du nahi bezainbeste saiakera egin ahal izateak estresa sortu diola: «Ez duzu akatsik egin nahi, behin baino gehiagotan egiten duzu bideoa, eta zorrotzagoa zara zeure buruarekin».

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana