XIII. Debako Nazioarteko Animazio Zinemaldia bertan behera

  • XIII.  Debako Nazioarteko Animazio Zinemaldia bertan behera

  • DataMaiatzak 22
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Animadeba Elkarteak, Debako Udalarekin batera, XIII. Debako Nazioarteko Animazio Zinemaldia, Animadeba, bertan behera uztea erabaki du, pandemia honek eragin duen ziurgabetasuna dela eta.

Nahiz eta, momentuz, osasun agintariek ekitaldia etetera ez behartu, ez bidaiatzeko emandako gomendioek, aretoko edukiera murrizketek eta garbitasun neurri gogorrek zaila jarri dute irailaren 3tik 6ra ospatuko litzatekeen ekitaldia normaltasunez gauzatzea.

Animadebako antolatzaileek erabaki gogorra hartu arren, momentu honetan bertan zinemaldiko taldea lanean ari da Animadeba 2021 antolatzen.

Animadeba hamarkada luzeko ibilbide arrakastatsuaren ostean, mostra izateari utzi zion joan den urtean eta nazioarteko jaialdi bihurtu zen. Joan den urtean, ekainaren 19an hasi eta  23ra bitarte luzatu zen Debako herrian. Joan den urteko edizioan Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiak parte-hartze marka guztiak gainditu zituen, eta ia 1400 film jaso zituen. Hamar film laburrek parte hartu zuten Sail Ofizialean eta beste hainbeste Nuevos Realizadores-Zuzendari Berriak EHU sailean. Sekzio Ofizialean hautatuak izan ziren 10 proposamenek 500 euroko saria jaso zuten lehiaketan hautatuak izateagatik.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana