Artem Exporta 2020 - Arte eszenikoetako eta musikako profesionalei birak egiteko laguntzak emateko deialdia

  • Artem Exporta 2020 - Arte eszenikoetako eta musikako profesionalei birak egiteko laguntzak emateko deialdia
NAO - BON

  • DataAbuztuak 10
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika

Eskaerak 2020ko urriaren 2ra arte aurkeztu daitezke.

--

45E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita arte eszenikoetako eta musikaletako profesionalei dirulaguntzak emateko, 2020an birak egin ditzaten (Artem Exporta). DDBN identifikazioa: 514125.

Kultur Ekintza Zerbitzuak egindako txostenean proposatu du onets daitezela arte eszenikoetako eta musikaletako profesionalei dirulaguntzak emateko deialdi bat, 2020an birak egin ditzaten (Artem Exporta), deialdi horren oinarri arautzaileak, eta 15.000 euroko gastua egiteko baimena, eta foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak eta baldintzak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Nafarroako Gobernuak baimentzen du deialdi hau ekainaren 10eko Gobernu Erabakiaren bidez, banakako ebaluazioaren araubideko deialdia baita.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana