ETORKISUNEKU: sormen beka deialdia

  • ETORKISUNEKU: sormen beka deialdia

Azkeneko urtean Badalab Hizkuntza Laborategiarekin lanean ibili gara Zirriborroak eta gero proiektuaren parte bihurtu den fabula espekulatiboaren sorkuntzan. Nerea Arrienek idatzitako Itzultzeko Eskubidea fikziozko kontakizunak aldi bereko itzultzaileek kolonizatutako agertoki bat irudikatzen du, non euskara mainstreaming bihurtu den eta hizkuntzak emozioekin harreman zuzena izateari utzi dion. 

Fabularekin batera sorkuntza beka deialdia kaleratu du Badalabek: “Etorkisuneku sormen beka deialdia”. Fabulak jasotzen dituen ideia inspiratzaileetatik abiatuta, jendartearen baitan euskararen etorkizunaren ikuspegi desiragarriak eta berritzaileak irudikatzen lagunduko duten artefaktu bilakatzeko potentziala duten sorkuntza artistikoak lagundu eta sustatu nahi dira. Disziplina anitzeko piezen sormena laguntzeko 1500 euroko 4 beka eskaintzen dira. Ekarpen ekonomikoaz gain hautatutako pertsona edo taldeei bidelaguntza emango diegu. 

Deialdiaren inguruko zalantzak argitu eta lehendabiziko ideiak edo proiektuak gurekin batera kontrastatu eta fintzeko asmoz topaketa antolatu dugu  Irailaren 23an,  goizeko 11.30tan,  Badalabeko egoitzan. Info gehiago jaso nahi baduzu idatzi kaixo@tipigara.co helbidera. 

badalab.eus

  • Epea 2023(e)ko Irailak 5(e)tik 2023(e)ko Urriak 15(e)ra
  • EntitateaBadalab Hizkuntza Laborategia
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua
  • JardueraSorkuntza
  • OnuradunakPertsona fisikoak
  • Harremanakaixo@tipigara.co
  • Info Gehiago

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.

Euskadi, auzolana