"Hooked"

  • "Hooked"
    Argazkia: Diego Hernndez (iturria: www.lasala-lasala.com)
  • "Hooked"
    Argazkia: Diego Hernndez (iturria: www.lasala-lasala.com)

Sinbiosia elkarreragin biologikoa da, espezie desberdinetako bi organismoren arteko harreman estu eta iraunkorra. Eta Symbiosis obraren bidez, giza harremanetara hurbildu nahi da kontzeptu biologiko eta zientifiko hori. Zehazkiago, gizonaren eta emakumearen arteko harremanetara. Elkartzen diren edo espazio tangentzialetan mugitzen diren lau gorputzen arteko elkarrizketa da. Lau gorputzek, aurrez aurre, elkar erakartzen edo elkar aldaratzen dute, baina ezin dira bereizi. Elkarren beharra dute.

Hooked lanean, gizakiak beste gizaki batekin harreman afektiboa izateko duen etengabeko beharra islatzen da, eta baita horrek dakarzkion ondorioak ere. Afektibitate-harremanetan izaten den atxikimendu eta mendekotasun emozionalerako arriskuaren inguruan ikerketa egiten du koreografia-hizkuntzak.

Fitxa artistikoa
Koreografia, zuzendaritza eszenikoa: Judith Argomaniz
Musika: Fink, Pan Sonic, Wolfgang Amadeus Mozart, Olafur Arnalds
Argiztapen diseinua: Diego Hernández y Judith Argomaniz
Jantzia: Jaiotz Osa y Judith Argomaniz
Ikus-entzunezkoen gidoilaria eta Argazkia: Diego Hernández
Interpreteak: Jaiotz Osa y Judith Argomaniz
Iraupena: 25'
Kontaktua: lasalart@gmail.com


Laburrean

  • Egileak Judith Argomaniz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2013
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana