Antzerkigintza berriak 2022: Oinarriak

  • Antzerkigintza berriak 2022: Oinarriak

  • DataMartxoak 2
  • Gaia Arte eszenikoak

Izena emateko epea 2022ko martxoaren 31n amaituko da, 18:00etan.

 

 

---

Gasteizko Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak, seigarren urtez, Antzerkigintza Berriak programa jarri dute abian, sortzen ari diren antzerkigileei eta beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema...) sormen eszenikoan menturatu nahi duten sortzaileei antzerkiaren ingurunera hurbil daitezen errazteko asmoz. Izena emateko epea 2022ko martxoaren 31n amaituko da, 18:00etan.

Proiektuaren helburua, bere garaian DSS2016ek sustatua eta bere legatuaren parte bihurtu dena, sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortzea da, ohiko bakarkako lana eta horren ohikoa ez den talde lana uztartuz, antzerkigintzako materialak sortzeko harrobi bat eratzeko eta, horrela, antzerki konpainientzako eta sormen eszenikoarentzako erreferente bat eraikitzeko. Era berean, ekimen honek antzerki testu berrien sormena sustatu nahi du; testua partitura entregagaitzat ulertua, zuzendari batek eszenara dezakeena.

Hemen oinarriak

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri