Joan Mari Torrealdai Beka. Oinarriak

  • Joan Mari Torrealdai Beka. Oinarriak

Epea: 2022/10/24

 

 

----

Joan Mari Torrealdai Beka kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko sortu da,  bereziki Joan Mari Torrealdaik jorratu izan dituen esparru nagusietan. 2022ko  lehen edizio honetan, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak deialdia egin dute  hemen zehazten diren oinarriekin: 

1. 2022ko beka deialdiaren gaia “Euskara eta kultura gaurko eta biharko  gizartean” izango da: 

Joan Mari Torrealdaik bere obran zehar (Euskal idazleak, gaur eta Euskal kultura gaur liburuetan, besteak beste) kultura garaikidearen inguruan egin izan zuen gogoetaren  izpiritua ekarri nahi da: garaiko egoerak aztertu eta etorkizunerako bideak planteatu.  Ildo horretan kokatu nahi da bekaren gaia: gaur egun euskarazko kulturaren  askotariko arloetan dauden ze eztabaidetatik, ze esperientzietatik atera  daitezke etorkizunerako irakaspenak? Non daude etorkizun desiragarriago  baten aztarnak gaur egungo euskal kulturan? Edo alderantziz, nolakoa imajinatzen da gaur egun etorkizuneko euskal kultura desiragarri bat? 

Galdera eta gogoeta horiei heltzeko, euskarazko edozein kultur adierazpide erabil  daiteke: eduki digitalen sorkuntza, arte plastikoak, literatura, zinemagintza,  bertsolaritza, liburugintza… Era berean, hurbilpena ere irekia izango da: iker litezke,  adibidez, sortzaileen nahiz hartzaileen jarrerak, sektoreen eta esparruen antolaketa  moduak, arloetan dauden eztabaidak edo beste edozein ertz. Deialdia oinarritzen  duena aurrez aipatutako izpiritua izango da, beraz: egoeraren irakurketak egitea  etorkizunerako irakaspenei eta bideei buruz gogoeta egiteko. 

2. Bekaren bitartez egindako gogoeten edo ikerketen emaitzak askotariko  formak izan ditzake: liburua, ikus-entzunezkoa, webgunea, erakusketa…

a. Bekaren baitan egiten den lana euskarazkoa izango da. 

b. Emaitza dibulgazioari begirakoa izango da eta garrantzi berezia  emango zaio lana gizarteratzeko egokitzeari. 

3. Deialdira banaka edo taldean aurkez litezke parte hartzaileak. Horretarako  emailez bidali beharko da eskakizuna jmtbeka@jakin.eus helbidera. 

a. Eskakizunak honako bi dokumentuak izango ditu: 

i. Eskatzailearen datuak: izen-abizenak, helbidea, e-maila,  telefonoa, proiektuaren izenburua 

ii. Ikerketa-proiektua 

b. Eskakizunak bidaltzeko azken eguna 2022ko urriaren 24a izango  da.

4. Ikerketa-proiektua IZENGABEA izango da eta ezaugarriok izango ditu:

a. Proiektuaren atalak hauek izango dira:  

i. Izenburua 

ii. Lanaren ikerketa esparrua eta helburua 

iii. Eskatzaileak edo eskatzaile-taldeak gaiarekin duen  harremana eta motibazioa 

iv. Aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera 

v. Materialak, baliabideak eta lan metodologia 

vi. Lana garatzeko kronograma 

vii. Aurreikusitako emaitza eta dibulgazio asmoak 

b. Gehienez ere 12.000 karaktereko luzera izango du eta euskaraz  idatzia egongo da. 

5. Proiektuak aztertuko dituen epaimahaia deitzaileek aukeratutako bost adituk osatuko dute.  

a. Balorazio prozesua itsua izango da, epaileek ez dute jakingo  proiektuen egileak zein diren. 

b. Baloratzeko erabiliko diren irizpideak hauek izango dira:

i. Proiektuaren originaltasuna, erakargarritasuna 

ii. Ikerketak gizartean izan dezakeen eragina eta interes  soziala 

iii. Proiektuaren egingarritasuna 

iv. Zehaztasun eta egokitasun maila 

v. Proiektuak genero-berdintasuna sustatzea 

c. Epaimahaiaren erabakiaren arabera aukeratuko dute deitzaileek  bekaren irabazlea. Erabakia deialdia itxi eta hilabetera jakinaraziko  da. 

d. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero,  beka eman gabe utz dezakete deitzaileek. 

6. Epaimahaiak aholkua eman ahalko dio irabazleari, proiektua osatu eta  hobetze aldera. Irabazleak konpromisoa hartu beharko du aholku horiek  aintzat hartzen saiatzeko. 

a. Era berean, deitzaileek prestasuna adierazten dute eskura dituzten  informazioak irabazlearen eskuetan jartzeko, ikerlana gauzatu ahal  izateko. 

7. Bekaren irabazleak 14.000 euro jasoko ditu lana egiteko. Diru kopuruaren  erdia izendatu bezain laster jasoko du irabazleak, eta beste erdia,  ikerketaren emaitza entregatu eta epaimahaikideek onespena  emandakoan. 

8. Irabazleak izendapena jaso eta 18 hilabeteko epea izango du lanaren emaitza antolatzaileei helarazteko. 

a. Irabazleak lana entregatuko ez balu, edo haren izaera eta kalitatea,  epaimahaikideen iritziz, proiektuan azaldutakoen aldean nabarmen  kaskarragoak balira, irabazleak itzuli egin beharko luke jasotako  dirua.

9. Izendapena jaso eta 9 hilabetera, irabazlea epaimahaikideekin eta  antolatzaileekin bilduko da. 

a. Bilera horretan, irabazleak ordura arte egindako lana aurkeztu  beharko du, proposatutakoa behar bezala betetzen ari dela eta  egindako lanak behar besteko kalitatea duela erakusteko. 

b. Lanaren lagin bat ere aurkeztu beharko du, azken emaitzaren  zirriborro modura. 

10.Diru laguntza jasotako lanaren jabetza intelektuala egilearena izango da.  Egindako lanaren zabalkundea eta dibulgazioa helburu, antolatzaileek  bere gain hartuko dute horren gizarteratzea, beti ere bi aldeen artean  adostuta, eta egile eskubideak ohiko moduan ordainduko dizkiote egileari,  dibulgazio-euskarriaren arabera. 

11.Beka deialdi honetan parte hartzeak bertako oinarriak ontzat ematea  dakar. Horiek ulertzeko zalantzarik balego deitzaileei dagokie erabakitzea.

jakin.eus

  • Epea2022/06/17 - 2022/10/24
  • EntitateaUsurbilgo Udalak eta Jakin
  • Zuzkidura14.000
  • Laguntza motaBekak
  • Agente motaLangilea (besteren konturakoa), Autonomoak, Enpresak
  • JardueraEkoizpena, Sorkuntza, Ikerketa
  • Harremana jmtbeka@jakin.eus

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.?

Euskadi, auzolana