Ilustrazioak sortzeko dirulaguntzak: komikiak eta eleberri grafikoak 2024

  • Ilustrazioak sortzeko dirulaguntzak: komikiak eta eleberri grafikoak 2024

Xedea

Agindu honen xedea komiki, nobela grafiko edo irudidun album formatuko liburu bat osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei dirulaguntzak emateko baldintzak iragartzea eta arautzea da. Modalitatea: komikiak eta eleberri grafikoak.

Aurrekontuko zuzkidura

60.000 euro.

Prestazio ekonomikoa

15.000 euroko 4 laguntza komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat emakume batentzat.

Ordainketa-modua

Diru-laguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren eta uko ez bada egin.

Gainerakoa hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sorkuntza Kultura Sustatzeko Zuzendaritzara igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren.


  • Epea 2024(e)ko Urtarrilak 17(e)tik 2024(e)ko Otsailak 16(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak, Literatura
  • JardueraSorkuntza
  • HarremanaMarta Merino: 945-016937 / marta-merino@euskadi.eus

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.