Bilboko Udalak otsailaren 15ean ireki du Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XXV. ediziorako proposamenak aurkezteko epea. Aurten, lanak jasotzeko epea apirilaren 30ean (igandea) itxiko da.
Aurreko urteetan egin izan den bezala, aurtengo 25. edizio honetan ere, bi modalitate antolatu dira: gaztelaniazkoa eta euskarazkoa. Bi modalitateek 6.000 euroko saria izango dute eta horrez gain, saritutako lanak argitaratzeko aukera ere.
Parte-hartzea zabalik dago 18 urtetik gorako edozein nazioalitatetako egileentzat, Euskadiko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkezten badituzte. Lanak argitaratu gabeak edo saritu gabeak izateko baldintzari dagokionez, lana entregatu ostean aldaketarik gertatuz gero, horren berri eman beharko diote idazleek epaimahaiari. Gutxienez 100 orriko eta gehienez 250 orriko luzera izango dute, DIN A-4 motako orrietan idatziak, Times New Roman edo antzeko letra-mota erabilita, eta tamaina 12koa izanik. 1,5eko espazioa utziko da lerroen artean.
Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XXV. edizioko deialdian parte hartzen dutenek PDF formatuan bidali beharko dituzte lanak, udal webgunearen bitartez:
Helbide horietan kontsultatu daitezke bai oinarriak baita izena emateko formularioa ere.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.