Edozein genero, gai edo herrialdetako animaziozko film laburrek parte hartu ahal izango dute, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoak badira. Lehiatuko diren film laburrak orain arte sariketa honetan aurkeztu gabekoak izango dira. Lanen eskubideak dituzten pertsonek aurkeztu ahal izango dituzte; edo haien ordezkaritza-ahalmena dutenek.
Piezek ez dute 20 minutu baino gehiago iraungo, kredituak barne.
Film laburrak plataforma honen bitartez bidali ahal izango dira soilik: www.filmfreeway.com. Jaialdian izena ematea doakoa da. Izena emateko azken eguna 2024ko maiatzaren 1a da.
Sail Nagusian parte hartzeko aukeratzen diren lanek 500 euroko saria jasoko dute hautatuak izateagatik. Zenbateko hori behin jaialdia amaitu eta gero ordainduko da, izen-emate inprimakian adierazitako kontuan.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.