Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, edozein toki eta nazionalitatetakoek, lan bakarrarekin.
Nazioarteko lehiaketan parte hartzeko baldintzak
Gai, errima eta neurri libreko lanek bostehun (500) lerro izan beharko dituzte gutxienez.
Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira. Aldizkarietan, antologietan edo Interneten partzialki argitaratu diren poema bildumak onartuko dira, baldin eta horien ehuneko hamarra (% 10) baino gutxiago atera bada argitara.
Lanak ezin izango dira saritu edozein motatako edo tokitako beste literatura lehiaketa batean, eta baldintza horri eutsi beharko zaio epaia eman arte. Lehiaketan parte hartzen duten pertsonek erakundeari jakinarazi beharko diote lehiaketa honetara aurkeztu ondoren eta lehiaketaren ebazpena argitara eman baino lehen horren inguruan gertatzen den edozein aldaketa.
Ez dira onartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.