2024an, musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak. Modalitatea: Sektore-garapena.
Modalitate honetan aurreikusitako laguntzak Euskal Herriko musikaren sektoreko eragileen jarduera garatzen eta hedatzen lagunduko duten proiektuak finantzatzeko dira.
Diruz lagundu ahal izango dira jarduera bat edo gehiago biltzen dituzten proiektuak, betiere honako tipologia edo bloke hauetako hirutan multzokatuta:
a) Musikariei edo musika-talde berriei zuzendutako prestakuntza-jarduerak, eszena profesionalaren testuinguruan.
b) Musika-sektore profesionaleko beste eragile batzuen prestakuntza.
c) Euskal Herriko musika-jardueraren hedapen orokorrerako jarduerak edo edukiak.
d) Musika-ikerketa, produktu jakin bat garatzea dakarrena, bai eta produktu horren edo diruz lagundutako prozesuaren ondorioen aurkezpen edo jarduera ireki bat ere. Jarduera hori onuradunak berak antolatu eta zabaldu beharko du, eta Euskadin egin beharko da.
e) Erakunde eskatzailea musikaren jardueraren eta industriaren egungo egoerara egokitzeko ekintza espezifikoak.
Aurrekontuko zuzkidura
175.000 €
Prestazio ekonomikoa
*** Administrazio publikoek egindako ekarpen ekonomikoen guztizkoak ezingo du gainditu aurkeztutako proiektuaren kostuaren % 80.
*** Modalitate honetan, eskabide bakar batek jaso ahal izango du dirulaguntza-onuradun bakoitzeko, eta proiektu bakoitzari eman beharreko dirulaguntzen gehieneko muga honako hauek izango dira:
a) Musika-enpresen eremutik datozen proiektuak. 15.000 euro.
b) Ekimen unitarioen eremutik datozen proiektuak: 9.000 euro.
Ordainketa-modua
Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 50ekoa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 13.a) artikuluan aipatutako epea igarota, dirulaguntzari uko egin ez bazaio.
Gainontzeko % 50ekoa, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazioaren ondoren.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.