Ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak: zinemarako animaziozko film luzeak (2024)

  • Ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak: zinemarako animaziozko film luzeak (2024)

2024. urtean, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak.

Zinemarako diren animaziozko film luzeen produkzioa

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren animaziozko film luzeak egitea sustatuko da.

Ondorio hauetarako zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkatal ustiapenerako dena.

Aurrekontuko zuzkidura

1.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Guztira, miloi bat eta bostehun mila (1.500.000,00) euro bideratu dira laguntza-azpimodalitate honetara. Euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan filmatutako proiektuen arteko aurrekontu-banaketa bermatuko da, eta gutxienez zortziehun mila (800.000) euro gordeko dira jatorriz euskaraz filmatu eta dirulaguntza lortzeko nahikoa puntuazio lortu duten proiektuetarako.

Jatorrizko hizkuntza euskara duten proiektuetarako bermatutako aurrekontu-zuzkidura agortzen ez bada, dirulaguntza lortzeko puntuazio nahikoa duten proiekturik ez dagoelako, gainerako kredituak, lehenik eta behin, luzemetraien beste azpimodalitate batzuetako euskarazko produkziorako zuzkidura handituko du, eta, ondoren, aspimodalitate honetako beste hizkuntza batzuetarako zuzkidura. Erabaki hau, Balorazio Batzordearen eskuetan egongo da.

Nolanahi ere, animaziozko film luzeen produkziorako eman daitekeen laguntzaren zenbatekoa ez da laurehun mila (400.000,00) eurotik gorakoa izango, jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan izan ezik. Kasu horretan, zenbateko hori zortziehun mila (800.000,00) euro artekoa izan daiteke.

Informazio gehiago:


  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 7(e)tik 2024(e)ko Ekainak 6(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraEkoizpena

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.