2024. urtean, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak.
Sortze-dokumental film luzeen produkzioa
Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden sortze-dokumental film luzeak egitea sustatuko da.
Ondorio honetarako, honakoak izango dira sortze-dokumental film luzeak: errealitatetik hartutako gaia duten proiektuak; lanak originala izan behar du eta gai zehatz bati buruzko ikerketa edo azterlana, gutxienez merkataritza-ordu beteko iraupena dutenak eta zinema edota telebistarako direnak.
Aurrekontuko zuzkidura
390.000 €
Prestazio ekonomikoa
Guztira, hirurehun eta laurogeita hamar mila (390.000,00 euro) euro bideratu dira laguntza-azpimodalitate honetara. Euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan filmatutako proiektuen arteko aurrekontu-banaketa bermatuko da, eta gutxienez ehun eta hirurogei mila (160.000,00) euro gordeko dira jatorriz euskaraz filmatu eta dirulaguntza lortzeko nahikoa puntuazio lortu duten proiektuetarako.
Jatorrizko hizkuntza euskara duten proiektuetarako bermatutako aurrekontu-zuzkidura agortzen ez bada, dirulaguntza lortzeko puntuazio nahikoa duten proiekturik ez dagoelako, gainerako kredituak, lehenik eta behin, luzemetraien beste azpimodalitate batzuetako euskarazko produkziorako zuzkidura handituko du, eta, ondoren, azpimodalitate honetako beste hizkuntza batzuetarako zuzkidura. Erabaki hau, Balorazio Batzordearen eskuetan egongo da.
Nolanahi ere, sortze-dokumentaleko film luzeen produkziorako eman daitekeen laguntzaren zenbatekoa ez da laurogei mila (80.000,00) eurotik gorakoa izan, jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan izan ezik; kasu horretan, zenbatekoa zortziehun mila (100.000,00) euro artekoa izan daiteke.
Informazio gehiago:
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.