Ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak: zinemarako film laburrak (2024)

  • Ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak: zinemarako film laburrak (2024)

2024. urtean, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak.

Film laburren produkzioa

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren film laburrak egitea sustatuko da.

Horretarako, film laburtzat edozein euskarritan egindako filmak hartuko dira, iraupen gomendatua 60 minutukoa baino gutxiagokoa dutenak.

Aurrekontuko zuzkidura

240.000 €

Prestazio ekonomikoa

Modalitate honetara berrehun eta berrogei mila (240.000,00) euro bideratuko dira guztira. Euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan filmatutako proiektuen arteko aurrekontu-banaketa bermatuko da, eta ehun eta hogei mila (120.000,00) euro gordeko dira, gutxienez, jatorriz euskaraz filmatuak izanik, dirulaguntza lortzeko puntuazio nahikoa lortu duten proiektuetarako.

Proiektu jakin batera bideratutako zenbatekoak ezin izango du, inola ere, filmaren gastuen aurrekontuaren % 60 gainditu, ezta hogei mila (20.000,00) euroko gehieneko zenbatekoa ere. Jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan, muga horiek handitu egingo dira; horrela, proiektu jakin bati zuzendutako kopuruaren mugak ezin izango du inolaz ere filmaren gastuen aurrekontuaren % 70 gainditu, ezta berrogei mila (40.000,00) euroko gehienezko zenbatekoa ere.

Laguntza koprodukzio baterako denean, koprodukzio-kontratuaren kopia konpultsatua ekarriko da eta eskatzaileak emaitzazko ikus-entzunezko produkzioan gutxienez %20ko partaidetza izan beharko du. Produkzio bat 3. artikuluaren arabera onuradun gerta daitekeen enpresa batek baino gehiagok koproduzitzen badute, enpresa bakoitzak izan duen partaidetza batu eta hori hartuko da kontuan.

Filmaren kostua aitortzea eta ekoizlearen inbertsioa arautzen duen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran dira film luzearen ekoizpen-kostuak diruz laguntzeko modukoak.

Informazio gehiago:


  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 7(e)tik 2024(e)ko Ekainak 6(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraEkoizpena

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.