Musika Bulegoak 2023ko "Musikaren Urtekaria" aurkeztu berri du. Argitalpen honek aurreko urtean Euskal Herriko musikaren arloan izandako une nabarmenetako batzuk biltzen ditu.
Besteak beste, gai hauek jorraten dira: musika areto pribatuen egoera larria, sorkuntza erresidentziak, Musika Bulegoa Sariak, ikuskizun eta ekitaldi hitzarmen berria, artistaren estatutuaren lanketak, musikarien eta profesionales osasun mentala, adimen artifizialak dakartzan berrikuntza eta erronkak, Euskal Herriko koruen egoera, SIGMA Project-en 15 urteak, euskal kantautoretza berria, Euskadiko Orkestraren konpromezu soziala edo LGTBIQ+ kolektiboaren ekarpenak gaur egungo euskal musikan.