Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak. SAREA dantza-zirkuituaren garapena (2025)

  • Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak. SAREA dantza-zirkuituaren garapena (2025)

Xedea

2025. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza-, sustapen- eta erakusketa-programak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2025. urtean SAREA dantza-zirkuitua garatzera zuzenduta daude.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000 €

Prestazio ekonomikoa

1.- Emanaldi bakoitzari dagozkion dirulaguntzak aurkeztutako ikuskizunen ordainsariaren arabera (BEZa barne) kalkulatuko dira. Ordainsari gisa ulertuko da kontratatutako alderdiak bere jarduketagatik jasotzen duen kontraprestazio ekonomikoa.

a) Katxearen % 40 lagunduko da diruz (% 45 ikuskizuna euskarazko testu batean oinarrituta badago).

2.– Nolanahi ere, ez dira muga hauek gaindituko:

a) Ikuskizun bakoitzeko dirulaguntza inoiz ez da izango 3.000 eurotik gorakoa (3.200 euro ikuskizuna euskarazko testu batean oinarrituta badago).

b) Erakunde onuradun bakoitzari gehienez 10.000 euro emango zaizkio.

c) Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioarekin emanaldi bat baino gehiago egiten badira ikuskizun berean, euskarazko bertsioa baino ez da diruz lagunduko.

Informazio gehiago


  • Epea 2024(e)ko Abenduak 17(e)tik 2025(e)ko Urtarrilak 31(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaArte eszenikoak

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.