Bilboko Udalak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XLII. edizioaren deialdia egin du.
Nazionalitate eta leku guztietako idazleek har dezakete parte, 18 urtetik gorakoak badira.
Modalitate bi jarri dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate biotako batera aurkez daiteke obra bakoitza.
Era berean, egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, modalitate bakoitzean. Egile batek lan bi edo gehiago aurkezten baditu, jasotzen den lehena baino ez da lehiaketan onartuko.
Aurkeztutako lanek 3.500 euroko saria eta 1.750 euroko bi akzesit eskuratzeko aukera izango dute, lehiaketaren bi modalitateetarako, baita horiek argitaratzeko ere.
Udalaren web-orriaren bidez aurkeztu beharko dira:
www.bilbao.eus/arestilehiaketa
www.bilbao.eus/concursoaresti
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.