2025ean musika-jarduera profesionalak egiteko dirulaguntzak. Modalitatea: Zuzen-Zuzenean zirkuitua.
Dirulaguntzen modalitate honen helburua da euskal musika-taldeen programazioa babestea ezarritako baldintzak betetzen dituzten zuzeneko musika-aretoetan.
Laguntza hauen bidez diruz lagunduko diren kontzertuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a.1. – Euskal Herriko musikarien edo musika-taldeen ekitaldi bateratuetan edo partekatuetan egindako emanaldiak, edo, bestela, ohiko errepertorioa euskara duten musikarienak; nolanahi ere, deialdirako finkatutako denbora-eremuaren barruan (202eko irailaren 1a - 2026ko abuztuaren 31).
a.2. – Ordaindu beharreko cacheak 400 eta 1.800 euro bitartekoak izango dira (BEZik gabe).
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.