"Gazte Sortzaileak" beka 2025

"Gazte Sortzaileak" beka-programaren hamaikagarren edizioa da eta horren bidez 16 eta 35 urte bitarteko pertsonek aholkularitza eta laguntza ekonomikoa izan ditzakete, beren proposamen artistikoak euskaraz garatzeko. Interesdunek uztailaren 15era arte aurkeztu ahal izango dituzte beren proiektuak, 4.000 eurora arteko laguntzak jasotzeko. Programa Gasteizko Udalak, Euskara eta Gazteria zerbitzuen bitartez eta Arabako Foru Aldundiak garatzen dute elkarlanean. Orotara Udalak 18.000 euro bideratuko ditu deialdi honetara.

Hautatutako proiektuek 4.000 euro arteko laguntza ekonomikoa izan dezakete; baita sortze prozesu osoan lagunduko dieten profesionalen aholkularitza ere. 6 hilabeteko epea izango dute proiektua gauzatzeko, hautatuak izan direla esaten zaienetik. Epe horretan, Udaleko Euskara eta Gazteria zerbitzuek proiektuen jarraipena egingo dute.

Bi kategoria daude, eskatzailearen adinaren arabera. Bata 16 eta 24 urte bitartekoentzat eta bestea 25 eta 35 urte bitartekoentzat. Proposamenak bakarka edo taldean aurkez daitezke. Proiektuek lotura estua izan behar dute ahozko adierazpenarekin, eta euskarazko kulturari ekarpen bat egitea izan behar dute helburu. Hainbat modalitatetakoak izan daitezke, hala nola antzerkia, bakarrizketa, poesia errezitaldia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, edo baita genero bat baino gehiago uztartu ere. Formatu txikiko jarduerei emango zaie lehentasuna.

Interesdunek uztailaren 15era arteko epea dute proposamenak aurkezteko, eta Gasteizen edo Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egon beharko dute. Proposamenak San Martingo Bulego Teknikoetan (Erregistro orokorra), gizarte-etxeetako Herritarren Arretarako Bulegoetan edo Udalaren egoitza elektronikoan aurkez daitezke.

18 urtetik beherakoek beren aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena aurkeztu beharko dute.

Informazio gehiago


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Apirilak 6(e)tik 2025(e)ko Uztailak 15(e)ra
  • EntitateaGasteizko Udala
  • AtalaEuskara eta Gazteria Zerbitzuak
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaArte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura
  • JardueraSorkuntza
  • Harremanagazteria@vitoria-gasteiz.org
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.