Ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzak: film luzeak (2025)

  • Ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzak: film luzeak (2025)

2025eko ekitaldian zehar edozein hedabidetarako edo edozein euskarritarako film luzeak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak.

Honako hau joko da «proiektuen garapentzat»: ikus-entzunezko ekoizpen baten prestaketa eta diseinua, produkzio-fasearen beraren aurretik egin behar diren operaziotan zentratua eta 2025 eta 2026 urteetan zehar egingo direnak.

Film luzetzat hartuko da ikus-entzunezko lan bat, fikziozkoa, animaziozkoa edo dokumentala izan eta hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan, plataformetan edo telebistetan komertzialki ustiatzeko erabiltzen dena.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Ekainak 21(e)tik 2025(e)ko Uztailak 21(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza, Ekoizpena
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.