"Begirada deseraikitzea. Beste aukera batzuk kulturatik"


Koaderno digitala Saio Irekia jardunaldi profesionalen esparrura itzuli da laugarren urtez jarraian. Edizio berri honek, "Begirada deseraikitzea. Beste aukera batzuk kulturatik" izenburupean, beste aukera batzuk proposatzen ditu praktika kultural eta artistikoak garatzen diren testuinguruak birpentsatzeko, haien garapena ikuspegi kritiko eta sozial batetik berrikusiz.

Koadernoak biltzen dituen bost testuek  K6 Kultur Kudeaketak eta Museum Cemento Rezolak sustatutako jardunaldi profesionalen azken edizioa laguntzen eta osatzen dute, Ondarebizia proiektuaren esparruan. Saioak proiekuaren youtube kanalean ikusgai daude dagoeneko.

Hamargarren edizio honetan kultura-bitartekotzaz eta ondare-hezkuntzaz, kulturaren eta jasangarritasunaren arteko harremanaz, kultura-berrikuntzaz edo artearen eta komunitatearen arteko harremanaz hitz egin, hausnartu eta eztabaidatu zen.

Jardunaldietan jorratutako ildoei jarraituz, koaderno honek beste aukera batzuk proposatzen ditu praktika kultural eta artistikoak garatzen diren testuinguruak birpentsatzeko, haien garapena ikuspegi kritiko eta sozial batetik berrikusiz.

Parte-hartzaileak: Ursula Luna, Mireia Mayolas, Mauro Peñalba, Rosa-Maria Pla, Irene Intxausti, Itziar Vidorreta, Maider Zilbeti, Clara Harguindey Cáceres & Daniel Pecharromán Calvo (Desmusea), Vicente Blanco, Salvador Cidrás eta Estella Freire.

Hemen deskargatu daiteke.


  • Urtea2025
  • Gaia Ondarea, Bestelakoak
  • ArgitalpenaIRAKURRI