MAZOKA 2025 - Marrazki eta Ilustrazio Azoka: parte hartzeko deialdia + Bekikasle-Laboral Kutxa beka

  • MAZOKA 2025 - Marrazki eta Ilustrazio Azoka: parte hartzeko deialdia + Bekikasle-Laboral Kutxa beka

  • Gasteizko marrazki eta ilustrazio azokaren X. edizioa abenduaren 19tik 21ra egingo da, Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian. Bertan, sormenaren inguruko jarduera paraleloez gozatzeko aukera izango da
  • Aurten, 30 postuetako bat lortzeko deialdia —baita 500 €ko saria barne hartzen duen ikasleentzako BEKIKASLE beka lortzekoa ere— irailaren 15tik urriaren 7ra egongo da zabalik
  • MAZOKAk, profesional ospetsuak eta balio berriak elkarrekin bizi diren jaialdi espezializatuak, bere 10 urteko ibilbidean zehar 369 mazokalari, bertakoak, estatukoak eta nazioartekoak, beren sormenari bide ematen ikusi ditu, beren lan ilustratuak mota guztietako formatu eta tekniketan erakutsiz eta salduz

Erakusketa eta salmentarako 30 postuetarako batera sartzeko deialdia ilustrazioaren, komikigintzaren, animazioaren, diseinuaren edo artearen arloko profesional eta ez profesionalei zuzenduta dago. 2024.ko edizioan Euskadiko, Estatuko eta nazioarteko 400 eskaera baino gehiago jaso ziren.

Interesdunek formularioa bete eta www.mazoka.org webgunean dauden parte hartzeko arauak onartu beharko dituzte urriaren 7a baino lehen. 2025ko urriaren 28an emango da epaimahaiaren erabakiaren berri.

MAZOKA ez da azoka hutsa, profesional sortzaileen eta ikusleen arteko topagune bat ere bada, baita sinergia, lankidetza, proiektu eta enkarguen sorrerari bide ematen dien plaza estrategiko bat ere, zeinak mota guztietako diziplina eta tekniketako ilustratzaileak, marrazkilariak eta artista bisualak babestu eta saritzen baititu. Eta helburu horrekin editatutako da Egileen Katalogoa, X. edizioko parte hartzaileekin. Dibulgazio-argitalpena den heinean, curriculum aitortza ematen du sektorean.

BEKIKASLE ikasleentzako bekaren deialdia egin da zazpigarren urtez

Aurten, zazpigarrenez, MAZOKAk ikasleei zuzendutako BEKIKASLE bekaren deialdia egingo du. Beka LABORAL KUTXAk babesten du eta honako hauek hartzen ditu barne: mazokalari plaza bat, 500 € ordainsari gisa eta ekoizpenerako, bi gau Gasteizen eta webgune profesional baterako harpidetza. Helburua diseinuaren, ilustrazioaren, marrazkigintzaren, animazioaren eta arte plastikoen arloan balio berriak aurkitu eta babestea da eta horiek, aurreko edizioetan bezala, ibilbide luzeko eta aitortza duten kideekin egoteko eta esperientzia partekatzeko aukera izatea.

Aurreko edizioetako ikasleak eta irabazleak erreferenteak dira gaur egun, bakoitza bere sektorean ibilbide oparoa izan dute, besteak beste, Violeta Canok, Natalia Velardek, Paula Huartek, Carmen B. Mikelarenak, Juanjo Gasullek eta Saioa Aginakok.

Egileen merkatu bat, giza originaltasuna eta sormena aintzat hartzen dituena

MAZOKAk, beste azoka batzuekin alderatuta, duen ezaugarri bereizgarrietako bat zera da, obra edo aplikazio guztiek mazokalari izateko hautagaitzat aurkezten diren pertsona edo artistek ilustratutak behar dutela, sortzailearen eta ikusleen arteko zuzeneko hurbiltasuna sustatuz.

Horrez gain, egiletzaren baldintza azpimarratuz, oinarrietan berariaz jasotzen da ez dela onartuko AA sortzailez egindako lanik, originaltasunik ez izateagatik eta kide sortzaileen egile-eskubideak urratzeagatik.

Jarduera ilustratuen programazio paraleloa

MAZOKA marrazki- eta ilustrazio-jaialdiak - hiru egunetan 12.000 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu - bero-, kolore- eta aisialdi-erreferentzia izaten jarraitu nahi du Gasteizera hurbildu nahi duen ororentzat. Asteburu horretan, sormen grafikoaren inguruko erakusketak, tailerrak, bisita gidatuak eta ikuskizunak izango dira. Gainera, edizio honetan –hamargarrenean- badu zer ospatua.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Irailak 15(e)tik 2025(e)ko Urriak 7(e)ra
  • EntitateaMazoka, Laboral Kutxa
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraErakusketa eta programazioa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.