Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiraren 19. edizioak lanak aurkezteko epea ireki du: lanak 2025eko azaroaren 16ra arte bidali ahal izango dira, eta aukeratutakoak 2026ko urtarrilaren 21tik 23ra egingo den jaialdian aurkeztuko dira.
Urtero bezala, 4. mailako Ikus-entzunezko Komunikazio graduko ikasle talde batek antolatuko du jaialdia ekimena Maialen Torres Mondragon Unibertsitateko irakasleak gidatutako unibertsitateko modulu baten parte delako.
Azken edizioetako bideari jarraituta, Sail Ofiziala, Ikasleen Saila eta Bideoklip Saila izango dira jaialdian. Jaialdi amaierarako, ondorengo sariok banatuko dituzte epaimahaiak eta ikusleek:
Huhezinema saria: 650 €
Ikusleen Saria: 100 €-an baloratutako saria
Ikasle film onena: 300 €
MU saria: 200 € Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari
Ikusleen Saria: 100 €-an baloratutako saria
Bideoklip onena: 300 €
Ikusleen Saria: 100 €-an baloratutako saria
Jaialdiaren oinarri eta sari eguneratuak edota informazio gehigarria ikusgai daude Huhezinemaren webgunean.
Harremanetarako
Maialen Torres Lete
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.