VillaSoundBilbao 2026: jaialdian parte hartzeko izen-ematea

  • VillaSoundBilbao 2026: jaialdian parte hartzeko izen-ematea

Bilboko Udalak "VI. VillaSoundBilbao (VSB)" jaialdian izena emateko epea ireki du gaur. Jaialdiaren helburua da Euskadiko eta Nafarroako eszenako musikari eta talde gazte emergenteak (16-35 urte) bultzatzea eta laguntzea.

Artista interesdunek astelehen honetatik (urtarrilaren 19tik) otsailaren 17ra arte dute eskabidea egiteko, web-orri honetan: www.bilbao.eus/bilborock. Epaimahai batek hautatuko ditu Bilborock aretoan 4 kontzertutan joko duten 12 taldeak. Aukeratutako bandek prestakuntza-programa batean parte hartuko dute, eta batek 3 kontzertuko bira bat egingo du.

Lan horiek musika mota garaikideen artean edozeinetakoak izan ahalko dira (rocka, popa, metala, trapa, elektronikoa, folka, egile-musika...), edo haien arteko nahasketa bat. Epaimahaiak aintzat hartuko du taldeetan emakumeak egotea eta euskarazko kantak egitea.

 

Informazio gehiago

 

 


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Urtarrilak 19(e)tik 2026(e)ko Otsailak 17(e)ra
  • EntitateaBilboko Udala
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika
  • JardueraErakusketa eta programazioa, Prestakuntza, Sustapena eta zabalkundea

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.