Gipuzkoako kultura- eta sormen-eragileei zuzenduta dagoen eta sektorean proiektu bideragarri, jasangarri eta berritzaileak bultzatzea helburu duen programa bat da.
Sorlekua Mentoretzak, bigarren edizio honetan, kultur eta sormen sektoreetako eragileak indartzen jarraitu nahi du, programan trantsizio ekosozialerako kontzientziazio, prestakuntza eta trebakuntza jarduerak gehituz.Era berean, ekonomia sozialaren alde egiten du, pertsonen beharrak kapitalaren gainetik jartzen dituzten enpresa-ereduak sustatuz.
Kultiba eta Ekintzakoop aliantzarekin, eta zure proiektua haz dadin laguntzeko 10.000 euro arteko poltsa batekin, Sorlekua Mentoretza ondorengo kultura- eta sormen-diziplinetako pertsonen ibilbide profesionalei eta proiektuei zuzenduta dago: eszena, musika eta musika-industria, liburuak eta eduki editorialak, moda, diseinua, retaila eta artisautza, kultura-turismoa, ondarea eta arkitektura, kulturari aplikatutako teknologia, kultura-kudeaketa eta -bitartekaritza, eta arte bisualak eta argazkilaritza.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.